Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

begizta 1 iz begi batekin edo birekin egiten den korapiloa, muturretako bati tiratzean desegiten dena; delako korapiloaren begi horietako bakoitza. ik txibista.

Xingolak, begiztak eta lore-sortak ageri ziren hor-hemenka soinekoetan hegabanaturik, anabasa zinez ikusgarrian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 239. orr.

Oso bestela lotzen ditu lokarriak Charlieren aldean, emeki-emeki, eta askoz ere mantsoago, begizta biko korapilo handi bat egiteraino.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 12. orr.

Pistola belgiar bat, begizta urdin batez loturiko gutun sorta bat, eta belus horizko azalekiko koaderno mehe bat, gainean Souvenir hitza idatzia zuena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 74. orr.

Aurreko eta oraingo egitasmoen edukiak «bertsuak» dira: «Pakete bera da, begizta ezberdina jarri dioten arren».  Berria - Ekonomia   2004-10-16

Han bebarruan zutik, lepoko flokaren begiztei azken berdindua ematen ari zela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 66. orr.

Halako tristura bat utzi zion, eta hura uxatzen ahalegindu zen, eskumuturrak eta lepoko flokaren begiztak atonduz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 265. orr.

Pailazo tristeetan tristeena, alkandoraren lepokoan beti zeraman begizta estutzen eta estutzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 66. orr.

Ederki sartu da begiztan txindorra.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 114. orr.

Oholtza moduko bat ikusi dut, gurean etxeetako patioetan alfonbrak astintzeko dauden hagak gogorarazten dituena, eta handik hiru soka eta begizta zintzilik -eta ulertu dut: urkamendia.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 163. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Muselinazko exarpa itzel bat zeukan, pauma-kolore urdinekoa, kapelaren bueltan bildurik eta begizta handi batez kokospean loturik; Begizta gorria estutu, eta hizketan hasten zen, aginduak ematen zizkigun, guk esandakoak edo idatzitakoak zuzentzen zituen, akats larrienak denen aurrean nabarmenduz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 139. orr.

Begira geratu zitzaigun, alkandora--lepoan zeraman tanta gorriz beteriko begizta beltzari estutu txikia ematen ziolarik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 68. orr.

Belarritako turkesadunak zeramatzan belarrietan, gurutze txiki bat lepoan, eta belus urdineko begizta bat adats ondo-ondo orraztuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 307. orr.

Ohean etzan eta ohe gainekoak dituen puntu egineko begiztei eta begizten arteko loturei begira egon naiz luzaz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 84. orr.

Koaderno horia lokarri urdin batez itxia zegoan, eta lokarriaren begiztaren lakrea eraztunaz zigilatuta.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 221. orr.

Atearen aurrean neska bat zeukan zain, buruan loredun kapela eta kokots ahalkegabearen azpian malba-koloreko begizta handi bat erakusten zituena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 40. orr.

Amatxok lepoko begizta zoragarri bat erosi dio.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 22. orr.

Lotura-sistemarekin kateatu nintzen, begizta metalikoak askatu ezinez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 166. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Laranja-kolore biziko festa-kapela zeraman, tximeleta-begizta birakaria eta irribarre nabaria bere aurpegi zabal maltzurrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 115. orr.

4 irud/hed

Ez dezagun ahaztu begiztarik gabeko grafo baten kate Euleriarra.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 394. orr.

Bendaren azpian, plastikozko hodi-begizta labur bat izaten du, arteria bat zain bati konektatzen diona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 249. orr.

Feedback-begizta asko eta beste hainbat automatismo ikusten ditu kontrol-ingeniariak, eta konputagailu-diseinatzaileak, berriz, bere esperientzia balia dezake garuna ulertzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.

Berrelikadura-begizta negatibo bat da kontrol-sistema hori, hozkailuek, berokuntza zentralerako sistemek eta beste etxetresna askok duten termostatoaren printzipio bera baliatzen duen mekanismo bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 195. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus