Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez dago hartuko ez duen molderik, ez dago lortuko ez duen kapritxorik, ez dago eginen ez duen ametsik; begitarte guztiak ditu, espantu guztiak egiten ditu. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 141. orr.
Han elkartzen ziren arrats guztietan: bata, begitartea alai, eguna sutegien artean eman eta gero; bestea, aurpegiera abaildurik, maisu errukarriaren zoritxarrak zirela kausa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 73. orr.
Haren begitartearen aldaketari so nengoen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 412. orr.
Inon den astakeriarik handiena bota zezakeen begitartea mudatu gabe. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.
Basile-ren begitartea argitu zen eta bi belarrien arteko irria marraztu zitzaion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 197. orr.
Magaliren begitartea doi bat ilundu zen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 89. orr.
Bihozminak desitxuratua zion begitartea. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 234. orr.
Hitz haiek esanik, are gehiago edertu zitzaion begitartea, halaxe gertatzen baitzaie ongia maite eta gauzatzen dutenei. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 24. orr.
Sinetsidazu, hamaika aldiz ikusi dut nola aldatzen den begitartea larrua jotzean, ez dago gauza politagorik plazerrak aldatutako begitarte bat baino. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.
Haren begitarteari distira zerion. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 30. orr.
Bere begitartea, lehenago betea eta horikara, zimeldua ageri zen, matrailezur irtenekin, larruazal zurixkarekin, eta [...] bere begi orain dirdaigabeek halako aurpegiera etsitu, noragabetu eta akitua nabarmentzen zuten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 224. orr.
Halako harridura akitu eta ikaratu bat asma zitekeen, hil-bizi haien begitarteetan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 134. orr.
Haren begitarteari, arimaren ispilu, edertasun miresgarria zerion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 26. orr.
Baliteke Iban ziegatik begira egotea, eta badaezpada eleganteki igo duzu malda, burua tente, begitartea zimur. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 73. orr.
Begitartea lanbro halere. Herria 2005-01-06
Berehala agertu zen mutila, lotsa begitartean. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 79. orr.
Hamidari bihotza punpaka hasi zitzaion, eta odola begitartera eta burura igo zitzaion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 211. orr.
Haize freskoak ibiltariei begitartea ferekatzen zien. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 159. orr.
Zaita ez zen gizon beltz bat, begitarteko larruazal kobre-koloreko egiptoar zinezkoa baizik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 81. orr.
Askoz ere begitarte akituagoa ageri zuen. Denekin bazaukan bere begitarte on, argi, lilluratsua. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 107. orr.
Eskerrak ematen dizkiot, begitarte onez neuk ere. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 135. orr.
Begitarte gogor atsekabetu hartako bi begi ilun handiak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 19. orr.
Begitarte ezin harrituago batekin ikusiko ninduen espainolak, pentsatzen dut orain. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 109. orr.
Desesperamendua irakur zitekeen haien begitarte goizegi zaharkituetan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 31. orr.
Inor gutxik bezala sinistu zuen nigan eta azken egunera arte begitarte alaia izan du beti niretzat. Berria - Kultura 2006-01-21
Haren begitarte ilunak adierazi zidan, ordea, ziritzat hartua zuela nire errana. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 325. orr.
Kokospeko bizarra nahasi-nahasia zuela eta begitarte zabal egokia logurez guztiz zurbil. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.
Arestiko begitarte konplizea berritu zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 104. orr.
Kattalinek bere ikasleak begitarte ezti eta pausatu batekin agurtzen ditu eta, aldi berean, ez die kasu handirik egiten. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 34. orr.
Lisak, zutik, argimutila piztua eskuan, Florenti begiratzen zion atseginez, behi sakratu baten begitarte eder lasaiarekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 144. orr.
Gizona, begitarte eztiarekin oraingoan, ez begirakune betizurik ez irribarre asaldagarririk, lasai egon zen neska hurreratu zitzaion arte. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 214. orr.
Haren begitarte kasik beltzak halako itxura diabolikoa hartua zuelarik, deiadarka jarraitu zuen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 356. orr.
Lerro bat gorago gizon baten begitarte beldurgarria. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 105. orr.
Ez zen begitarte itsusiko neskatxa; luzexka bai, argala, ile gorrixka. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 64. orr.
Hura entzutean, edo kantatzean ere berdin, errespetuzko begitartea paratzen duzu, berdin dio zein mozkorturik zauden. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 123. orr.
Doi doia suspertzen ziren eguzki izpiei aingeru begitartea eskaintzen zien. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 20. orr.
Zalgurdi urdin bat eta hantxe barruan Kopenhageko printzea, Wolf izenekoa, haur begitartea zuen mutil gazte bizargabea, esku eskuinaz bildutako jendea agurka. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 142. orr.
Hala eta guztiz, haren gizon-begitarte zuria gorri kolorez margotu zen, eta ez lotsaz, hain zuzen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 111. orr.
Iruditu zitzaidan hari begitarte egiteko eraz adierazi ordez, hobe nuela adeitasunez hari ohartarazi ezen ez ginela oraino elkarri hark uste bezain estuki lotuak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 282. orr.
Adeitasun nabarmenaz egin nion begitarte, harekin nuen harreman gutxia hala frogaturik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 277. orr.
Andrea, zatoz; Hamleten adostasun atsegin eta bortxagabe horrek begitarte degit bihotzean. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 37. orr.
Biharamunean, igande 25 ean, Plazak ikusiko du IHAUTE haren ospea: salto eta irrintzina, mutxiko eta fandango, zahar edo gazte, denek eginen dautzute begitarte. Herria 2001-02-08
Egunik ilunenak ditugu naski pairatu, beraz xorien pare egin dezogun begitarte hurbiltzen den udaberriari. Herria 2004-02-19
· Arta handirekin, atea zabaldu zion, eta, begitarte seriosena eginez, aitortu zigun zergatik erosia zuen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 70. orr.
Ahantziko dut, ahal izanez gero, zuk egin diozun begitarte krudela. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 118. orr.
begitarte alaia (4); begitarte beldurgarria (3); begitarte eder (3); begitarte eztia (3); begitarte gozoa (3); begitarte handi (3); begitarte hark (3); begitarte hori (5); begitarte hura (3); begitarte iluna (6); begitarte ilunez (3); begitarte irribarretsua (3); begitarte on (3); begitarte onez (3); begitarte zabal (4); begitarte zurbila (3); begitarte zuria (3)
bere begitarte (16); bere begitarte iluna (3); haren begitarte (16)
aitaren begitartea (3); begitartea argitu (5); begitartea argitzen (3); begitartea goibel (3); begitartea ikusi (6); begitartea ikusirik (3); begitartea ilun (6); begitartea ilundu (7); begitartea ilundu zitzaion (3); begitartea iluntzen (8); begitartea mudatu (4); begitartea zimurtu (3)
bere begitartea (8); haren begitartea (20); nolako begitartea (3)
haren begitarteak (11)
begitartean irribarre (3); haren begitartean (7)
bere begitartearen (3); haren begitartearen (6)
begitarteari so (4)