Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

begiko (orobat begitako g.er.) 1 izond begiarentzat atsegingarria; gogokoa, kutuna.

Miss Prism hori, Lady Bracknell, Miss Cardewren irakasle gogokoa eta adiskide begikoa izan da azkeneko hiru urteotan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 156. orr.

Pablo Sarasate bera ere, beti kursi samarra iruditu zaidana, begiko gertatu zitzaidan bat-batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 130. orr.

Davidek esan zion Akixi: Begiko banauzu, emadazu tokia zeure lurraldeko hirixkaren batean, bertan bizi nadin.  Elizen arteko biblia   1 Sm 27,5

Hori esaten ari nintzela Solowejczyk nire nagusi begikoa neukan gogoan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 157. orr.

Baldin aurkaririk bazeneza, begiko behar zara gertatu hobetsia izateko; baldin ez bazeneza, are begikoago behar duzu izan ezeinik ez izateko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 484. orr.

Harrezkero begikoa izan diat beti ehiza-txakur eme hori.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 59. orr.

Beti izan nuen bera begikoen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 20. orr.

Politikaz asea da baina eskuinekoak ez ditu sekulan begikoak izan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 173. orr.

Zu zarela, zu izanen zarela betiko, nire bihotzak begikoen duen xedea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 265. orr.

Oso begikoa izan zuen faraoiak Hadad, eta bere emaztearen ahizpa eman zion emaztetzat.  Elizen arteko biblia   1 Erg 11,19

Baziren ezkutuko beste arrazoi batzuk elizgizonei eta herrialdeko agintariei Tro Breiz begikoa egiten zietenak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 154. orr.

Begikoago zituzten desberdintasun txiki-txikiak, beren itxura erkidea gainerako gauza guztiek baino hobeto adierazten zutenak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 297. orr.

-Jendeak ez du begikoa Eliza erasotzea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 54. orr.

2 (-en atzizkiaren ezkerrean) gogokoa; gogokoena.

Erregearen begiko zara eta maite zaituzte beraren zerbitzari guztiek.  Elizen arteko biblia   1 Sm 18,22

Alabaina, litekeena da, baita, Maria Sara, azkenean, Maria andrearen begikoa izatea, dena espero baitaiteke bihotzarengandik, baita bere kontraesanen harmonia ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 366. orr.

Haren adierazpena gezurtatu egingo zuten koroaren ustezko oinordekoak, eta printze soberanoak, eta erregearen begikoak, eta, azken batean, mundu guztiaren gaitzespena izango zuen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Nire begikoa dela esan zioat.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 60. orr.

Ez naun inoiz hire begikoa izan, ezta?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 132. orr.

La Favorita opera zen Julian Gaiarre tenor handiaren begikoa, gustukoena, lehena.  Berria - Kultura   2006-03-15

Heinrich von Kleist, Kafkaren idazle begikoena, hogeita hamalau urterekin hil zen maitalearekin batera buruaz beste eginda.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 177. orr.

• 3 iz begizkoa.

Damatxoren batek begikoa egingo zioan, edo nolabait liluratu, eta nigandik betiko bereizi dik.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 32. orr.

Rochek baliabide eta sorginkeria asko zekizkien, bere etxean entzunda, eguzki-kolpeak sendatzeko eta begikoa uxatzeko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 146. orr.

4 begi-begiko izond oso begikoa.

Lisak irribarrez begiratzen zion, begi-begiko zuen mutil hura.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 273. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus