Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta erabiltzen hasi zen, halaber, ikatz begetalaren ordez, ikatz minerala, Ingalaterratik kontrabandoan sartzen zuena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 45. orr.
Ongarri begetalak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 166. orr.
Mundu begetalaren kanon estetikoetarik gero eta hurbilago. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 213. orr.
Tiroek zuhaitzen, sasien eta belarren existentzia begetal pazientea aztoratu dute, eta intsekturen batzuk suntsituko zituzten, eta txori habiaren bat desarmatuko zuten. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 50. orr.
XVIII. mendean eritasunak euren ingurumen naturalean utzita jardun pribatu horretan agertzen ziren euren egiazkotasun begetalean). Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 62. orr.
Honela, enetako, badago harmonia bat haritzaren eta pikor-harriaren artean, eta batek maila bejetalean, besteak mineralaren alorrean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 140. orr.
Gustatzen al zaizkizu sandwich bejetalak? Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 186. orr.
Orduan, begetalen erresuma osoa, zur eta lur, zer egin jakin gabe geratu zen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 278. orr.
Oraingoz behintzat, begetal eginda daude, katalepsiak jota bezala, eta bizirik ateratzen badira alkandora hertsagarri bana izango dute zain Bermeoko psikiatrikoan. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 107. orr.
Andresek elikadura mugatzea erabaki zuen, begetal-gauza baizik ez jan, eta ez dastatu ez okelarik, ez ardorik, ez kaferik. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 232. orr.