Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bederatziurren (orobat bederatziurrun eta bederatzi urrun) iz 1 Santu edo eliz jai baten aurreko bederatzi egunetan egiten den otoitz edo elizkizuna; Jainkoari, Ama Birjinari edo santuren bati eskainitako otoitza edo debozioa, bederatzi egun jarraituz egiten dena.

Goizero joaten ginen mezetara; arratsaldetan bederatziurrenetara.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 63. orr.

Guadalupeko bederatziurreneko meza entzutea genuen gustuko, ez mezarengatik berarengatik [...] baizik eta meza hartan sekulako kantu ederrak kantatzen direlako.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 37. orr.

Irailean, Arantzazuko Bederatziurrena amaitzean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 363. orr.

Lizarrako San Pedro parrokiako erretorearekin (Don Ildefontso Etxeberria aspaldidanik ene laguna duk) antolatu diat bederatziurren bat apirilaren 16tik aurrera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 224. orr.

Penitentziazko bederatziurrenetara hasia zatekeen, ahal izan balu.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 22. orr.

2 norbait hil ondorengo bederatzi egunak, eta horietan egiten diren otoitz edo elizkizunen multzoa.

-Zergatik ez haiz joan errosarioa errezatzera? Hire aitonaren bederatziurrenean gaudek.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 34. orr.

Aitona hil ondoko bederatziurrenean izan genuen lehen berria.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 107. orr.

3 irud/hed

Egun batean, etsita, mehatxu eta guzti bota zion, alegia, bederatziurrena egingo ziola, eta, horrekin bere laguntxo kuttun hura agertzen ez bazen, epelak hartzeko zegoela; senperrenak ikusiko zituela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 85. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus