Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bedeinkazio (254 agerraldi, 39 liburu eta 13 artikulutan; ETCn 674 agerraldi) 1 iz Jainkoak bere onespena ematea; norbaitek, eskuarki apaizak, Jainkoaren onespena edo babesa pertsona edo gauzentzat eskatzea, haien gainean Gurutzearen seinalea eginez edo berariazko hitzak esanez. ik bedeinkapen.

Zeru-lurrak hartzen ditut lekuko gaur zuen kontra: bizia eta heriotza jartzen dizkizuet aukeran, bedeinkazioa eta madarikazioa.  Elizen arteko biblia   Dt 30,19

Zuek emandako bedeinkazioak ere madarikazio bihurtuko ditut.      - 0. orr.

Jainkoaren onespen eta bedeinkaziorik gabe gelditu dira.  Elizen arteko biblia   Jkd 15,19

Bedeinkazioa, aintza, jakinduria, esker ona, ohorea, ahalmena eta indarra gure Jainkoari menderen mendetan.  Elizen arteko biblia   Ap 7,12

Bedeinkazioa, ohorea eta gorespen oro jakintsu bakarra den Jainkoari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 274. orr.

Jaunaren bedeinkazioa da zintzoaren saria, unetxo batean lorarazten ditu bere bedeinkazioaren emaitzak.  Elizen arteko biblia   Si 11,22

Lehenik zuentzat sortarazi eta piztu du Jainkoak Jesus bere zerbitzaria, eta zuei bedeinkazioa ematera bidali du, zuetako bakoitza bere gaiztakerietatik aldentzen bada.  Elizen arteko biblia   Eg 3,26

Zeruko Aitak eman eta baiets diezazuela bere bedeinkazio txit santu hau zeruan eta lurrean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1194. orr.

Eta orduan Urgelgo Artzapezpiku eta Armadako elizaburu zen Caixal Estradé agurgarriak berrikerien eta liberalismoaren kontra hitz ezinago gogorrez oratutako sermoi beldurgarria bota zuen, eta amaieratzat soldaduei "urbi et orbe" bedeinkazioa eman.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 192. orr.

Hartu zituen Jesusek bost ogiak eta bi arrainak, eta, begiak zerura jasorik, bedeinkazioa esan, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien, jendeari eskaintzeko.  Elizen arteko biblia   Mk 6,41

Esker oneko otoitza egin eta bedeinkazioa esan ondoren, zatitu egin zuen, esanez: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 99. orr.

San Frantziskoren bedeinkazioa hartu orduko, erabat sendatua gertatu zen, arrastorik ere ez gelditzeraino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 455. orr.

Horrela, bada, sinesmenetik bizi direnek hartzen dute bedeinkazioa Abraham sinestedunarekin batera.  Elizen arteko biblia   Ga 3,9

Mezetan, apezak bedeinkazioa bota aurretik, [...].  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 108. orr.

Bedeinkazioa jaso ondoren, itzuli zen andrea eta, senarra aurkiturik, Frantziskok esana adierazi zion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 217. orr.

Premu-eskubidea kendu zidan aurrena eta, orain, bedeinkazioa kendu dit.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 74. orr.

Horrexegatik etorri omen zen bera New Yorkera: Tomi bedeinkazioa eskatzera eta ea ezkontzan aldareraino lagunduko ote zion jakitera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 89. orr.

-Ez al duzu niretzat beste bedeinkaziorik?      - 0. orr.

Jaunak bedeinkazioa agindu.      - 0. orr.

Herrialdean norbaiti bedeinkazioa opatu nahiko dionak Jainko fidagarri eta leialaren izenean opatuko dio.  Elizen arteko biblia   Is 65,16

Emaztegai bat gauez bakarrik kaleratzen bazen Zazpi Ezteien Bedeinkazioak egiten ari zirenean, Zluchah dantzan hurbiltzen zitzaion, eta hitz egiteko gaitasuna galtzen zuen emaztegaiak edo ondoezak jota geratzen zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 24. orr.

Zeruko bedeinkazioez bete zaitzatela Jaunak zu, zure emaztea eta honen gurasoak!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 121. orr.

Nork bere eskaintza eramango du, Jaunaren zuen Jainkoaren bedeinkazioaz izandako ondasunen arabera.  Elizen arteko biblia   Dt 16,17

Haren bedeinkazioak gainez egiten du ibaiak bezala, lurra asetzen duen uholdeak bezala.  Elizen arteko biblia   Si 39,22

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Haren urratsei jarraitu nahi dietenei uzten diegu bedeinkazio berrien dohaina bilatzeko eginkizuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 274. orr.

Jainkoak erakutsitako mendira igotzera zihoanean Israelgo seme-alabei bedeinkazio oparoak luzatu zizkien beste Moises batek bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 250. orr.

Langa guztiak jo genituen makilez, ibiltarien bedeinkazio beldurgarria emateko etxe itogarrietako jendeari.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 155. orr.

Nik bedeinkazio eklesiastikoa emango nieke putakume horiei guztiei!  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 77. orr.

Badakit Kristoren bedeinkazio betea dudala zuengana joateko.  Elizen arteko biblia   Erm 15,29

· Bedeinkazio ugari emango dizut, eta zure ondorengoak konta ez daitekeen itsas hondarra bezainbat ugalduko ditut.  Elizen arteko biblia   Has 32,13

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jainkoari bedeinkazio-eskaria.  Elizen arteko biblia   Sal 67,1 tit

Egintza hain xume horren ondoren, ez dezakezu pentsa ikusliarrek zer nolako bedeinkazio hotsak atera dituzten nire inguruan!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 85. orr.

Bedeinkatuko zaitut, eta bedeinkazio-iturri izango zara.  Elizen arteko biblia   Has 12,2

Bedeinkazio-formula.  Elizen arteko biblia   Zen 6,22 tit

Bedeinkazio-hitza hartu dut nik, eta ezin dut bedeinkazioa ukatu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 219. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sermoia ezkongaien gaztetako pasadizoz betetzen asmatu zuen eta konturatzerako ezkontza-bedeinkazioa ematen ari zen: [...].  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 50. orr.

Rainaldok, Jainkoaren errukiaz Ostia eta Velletriko gotzain denak, Kristorengan txit maitea dudan ama eta alaba Klara andreari, Asisko San Damiango abadesari 11 eta bere ahizpei, oraingo nahiz gerokoei: osasuna eta aita-bedeinkazioa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1175. orr.

Apaiz-bedeinkazioan "Jaunari kontsakraturiko apaizen" ahotik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 155. orr.

5 irud/hed

Atsoarentzat haurra bedeinkazio handia zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 129. orr.

Arasur martxan da dagoeneko Rivabellosan (Araba), eta atzo erakunde publikoetako agintarien bedeinkazio ofiziala jaso zuen. Europako Batasunaren bedeinkazio guztiekin gainera, Juan Jose Ibarretxek herenegun ondo nabarmendu zuen bezala: «Europako Batasunak jada erantzun dio Zapaterori, Montenegrori erabakitzeko eskubidea aitortuz».  Berria - Ekonomia   2006-01-27

Ez dakit zer bedeinkazio duen herri honek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 226. orr.

Bestalde, Prozac bedeinkazio bat izan da obsesio eta amorrazioentzat, nahiz eta ez duen eraginik tiken kasuan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 114. orr.

Zerri malapartatuak izaten zuan haienganako bedeinkaziorik leunena gure aitaren hitzean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 58. orr.

Jose Maria Aznar Espainiako Gobernutik joatea «bedeinkazioa» izan dela esan zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-11

6 bedeinkaziozko

Lurra Jainkoaren hitzez goldatuz, bedeinkaziozko fruitua dakarren biziaren hazia erein zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 217. orr.

Errezitatuak zeuzkanan esker onezko eta bedeinkaziozko hitzak, eta desilusioa hartuko zinan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 105. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus