Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bedeinkatu (1.092 agerraldi, 113 liburu eta 23 artikulutan; ETCn 2.744 agerraldi), bedeinka, bedeinkatzen 1 du ad Jainkoak bere onespena eman; norbaitek, eskuarki apaizak, Jainkoaren onespena edo babesa pertsona edo gauzentzat eskatu, haien gainean Gurutzearen seinalea eginez edo berariazko hitzak esanez. ik benedikatu.

Jainkoak Noe eta beronen semeak bedeinkatu zituen, esanez: "Sortu umeak, ugaldu eta bete lurra".  Elizen arteko biblia   Has 9,1

Salomon erregea, aldiz, bedeinka beza Jaunak eta sendotu Daviden errege-aulkian betiko.  Elizen arteko biblia   1 Erg 2,45

Horregatik, zin eginez agindu zion Jaunak haren ondorengoen bidez bedeinkatuko zituela herriak.  Elizen arteko biblia   Si 44,21

Ohean apur bat altxatuz, hiria bedeinkatu zuen, esanez: [...].  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 125. orr.

Santakrutz egunean, elorria bedeinkatu eta gordetzen omen zuten, eta elorri horrekin egin gurutzeak soroetan eta ateburuetan ipintzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 186. orr.

Nola Santa Klarak, Aita santuaren aginduz, ogiak bedeinkatu eta ogi bakoitzaren azal gainean gurutzearen seinalea agertu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1008. orr.

-Har bitza berorrek, lizentziadun jauna, eta urez bedeinka beza gela hau.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 29. orr.

Bedeinkatzen zaituena bedeinkatu egingo dut; madarikatzen zaituena, berriz, madarikatu. Zure bitartez bedeinkatuko ditut lurreko herri guztiak".  Elizen arteko biblia   Has 12,3

-Bedeinka zaitzala Jaunak, adiskide!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 113. orr.

Jabetzek otoitz hau egin zion Jainkoari: "Bedeinka nazazu, zabaldu nire lurraldea, luzatu eskua eta libra nazazu gaitzetik, atsekaberik izan ez dezadan".  Elizen arteko biblia   1 Kro 4,10

Arren, bedeinka nazazu, aita.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 131. orr.

Bedeinka nazazu neu ere!  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 120. orr.

Errespeta eta ohora, gorets eta bedeinka, eskerrak eman eta adora ezazue Jainko Jaun ahalguztiduna bere Hirutasun eta Batasunean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 147. orr.

Lurrak bedeinkatzean ere lizar adaskak sartzen ziren han hemen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 243. orr.

Ezin du eraman Elizak tiranoak bedeinkatzea.  Berria - Kultura   2006-01-29

Bedeinkatua Jauna, Israelen Jainkoa, bete baitu gure aita Davidi hitz emanikoa.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,15

Zure eskuak bedeinkatzeko eginda daude, ez inor jotzeko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 50. orr.

Bedeinkatua zu, gure arbasoen Jainkoa, goretsia eta goraipatua menderen mendetan!  Elizen arteko biblia   DnGr 3,52

Zatozte, nire Aitaren bedeinkatuok; hartzazue munduaren sortzetik zuentzat prestatua dagoen erreinua.  Elizen arteko biblia   Mt 25,34

Haien izenean bedeinkatuko dira lurreko herri guztiak, nire esana bete duzulako.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 58. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Artzain gorenak, Kristo bedeinkatuak, ardien ardura eta bere pobreenganako maitasun berezia duela agertu nahirik, berehalaxe adierazi zien Perugia, Spoleto, Foligno, Spello, Asis eta inguruetako herritarrei, batzar santu hari jan-edana eraman ziezaioten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 977. orr.

Gainerako nire anaia bedeinkatu guztiek haiei obedi biezaiete arretaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 135. orr.

Jaiki, alaba bedeinkatu hori, jaiki, ez izan beldurrik!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 456. orr.

Hatzak ur bedeinkatuan busti eta aitarena egin zuen behar bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 298. orr.

Nabigazio luzea egin eta gero, lur bedeinkatuan aurkitu zuen lehorra.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 319. orr.

Ezkerreko eskua jartzen zuen saihetsaren gainean, zauri bedeinkatu hura estaltzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 366. orr.

Gaixoak sendatzen dituzten ogi bedeinkatuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 432. orr.

Bera baita gure indar eta kemena, on bakarra, goi-goiko bakarra, ahalguztidun, miragarri, ospetsu bakarra eta santu, goresgarri eta bedeinkatu bakarra amaigabeko gizaldi eta gizaldietan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 102. orr.

3 irud/hed

Ardo-botila on batek bedeinkatutako mahaia, eta franelazko maindireek bedeinkatutako ohea.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 109. orr.

Andaluzian, ezbairik gabe, abenduan ez badakarte hain beharrezkoa duten ur bedeinkatu zeruko hori, gerokoan larri ibiliko dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 470. orr.

Nik ezin diot antzeman noiz eta zergatik ematen dion aldrebeskotik ostiral bedeinkatu horri, baina alderantzizko jolasak egitea gustatzen zaiola, eskarmentu ederrez ikasita nago.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 485. orr.

Kezka bedeinkatua! Bigarren eta larri.  Berria - Kirola   2004-12-14

Gaua desastre, badakizue; argiarekin batera, berriz, goiz bedeinkatu hartan, Ixabel eta biok Alkizara joan ginen hartan, zeruak zenbait grazia eskaini zidan.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 26. orr.

-Beldur naiz ez ote duzun atzeratu beharko gau bedeinkatu honetako zure feria hori.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 49. orr.

4 belar bedeinkatu baleriana (Valeriana officinalis).

Gelari tabako, belar bedeinkatu tantoen eta gaixotasunaren usain mina zerion.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 107. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus