Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

becquerel (corpusean ez dago; ETCn 23 agerraldi) iz erradioaktibitatea neurtzeko unitatea. ik curie.

Uranio pobretuak naturalaren becquerel erdiak dituen arren, naturalarekin baino hamar mila aldiz dosi handiagoa erabiltzen dute. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-01-06

Frantzian maiatzaren lehenean neurtu zen partikula-kopururik handiena, hamarka becquerel batzuetakoa hain zuzen ere. ETC-prentsa   Argia, 2006-05-07

Litro bakoitzeko, 9.000 becquerel zesio-134 antzeman zuten, hilaren hasieran; eta 18.000 becquerel zesio-137. ETC-prentsa   Berria, 2013-07-24

Isuria ez da handia izan, 430 litro inguru baino ez, baina substantzia erradioaktiboen kontzentrazioa litroko 200.000 becquereletakoa dela jakinarazi du Tepcok. ETC-prentsa   Berria, 2013-10-04

Ez du merezi irakurlea zorabiatzerik litroko hainbeste estrontzio edo zesio edo plutonio becquerel en xehetasunekin. ETC-prentsa   Argia, 2014-03-09

Gaur egun Curie unitatearen ordez Nazioarteko Unitate Sistemako becquerel (Bq) unitatea erabiltzen da- ETC-entziklopedia   Curie, Wikipedia

Gainera, becquerel unitatea (desintegrazio erradioaktiboa neurtzen duen unitatea), eta kilogramo, ampere eta Kelvin (unitatea) kelvin oinarrizko unitateak ere segundoaren mende daude. ETC-entziklopedia   Segundo, Wikipedia

Alemania, Austria, Italia, Suedia, Finlandia, Lituania eta Poloniako hainbat eskualdetan, milaka becquerel/kg-ko zesio-137 mailak hauteman dira ondokoetan: ehizako animalietan, basurdeak eta oreinak barne, basa perretxikoetan, baia baietan eta aintzira aintziretako arrain haragijaleetan. ETC-entziklopedia   Txernobylgo hondamendia, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus