Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
beaumontar (orobat beamondar g.er., beaumondar eta behamontes; Euskaltzaindiaren Hiztegian beaumontar agertzen da) izond/iz Nafarroako Erdi Aro bukarerako gerra zibiletan, Luis Beaumont Nafarroako kondestablearen aldekoa.
Frantziskoren familia agaramontarra izanik, Nafarroako errege-erreginen alde borrokatu ziren, Gaztelaren eta haren zerbitzura ziren beaumontarren kontra.1525ean Parisera joan zen, Nafarroako Kolegiora, eliz ikasketak egitera, eta han Inazio Loiolakoa ezagutu zuen. Berria - Euskal Herria 2006-04-07
Naturari eta ekologiari buruzko aldizkariak pilatzen dira beaumontarren bulegoko egongelan. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 27. orr.
Bartolome Carranza anaia (1503-1576) Argako Miranda herrian sortua zen, Nafarroako kondestable Beaumontarren buruzagiaren aldeko jauntxoen familia batean. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 22. orr.