Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Charlie agentzia ilun batean jesarri zen, eta bearnotar erretxin batekin eta nekazari bretoi bular-handi batekin mintzatu zen, baina jasanezinak iruditu zitzaizkion biak. ETC-literatura, saiakera Plazeraren gau ilunekoak, Francis Scott Fitzgerald (Garazi Arrula / Iñigo Roque), Elkar, 2014
Izpirituak pentsamendu zitalaren itolarritik nolabait salbatzen saiatzen gara idaztean Bruce Springsteenen The Promise albuma belarri aldean eta Sergi Javaloyes bearnotar adiskidearen Sorrom Borrompoema bilduma elebidun berria begipean. ETC-prentsa Berria, 2010-11-21
Frantziako Asanblea Nazionalean David Habib diputatu sozialista bearnotarrak zuzenki egin zion galdera, AHTaren bide berriaren proiektua zertan zen jakiteko. ETC-prentsa Berria, 2019-01-24
Zuberotarrak ez dira asko eta gogoz nahasten Bearnotarrekin. ETC-zientzia, zuzenbidea Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria, Iñaki Zabaleta Gorrotxategi, EHU/UPV, 2017
Errepublika berri horren sustatzaileen helburuetarik bat herri-nortasunak desegitea izanez, Ipar Euskal Herriko herritarrak bearnotarrekin departamendu berean sartuak izan ziren, hots, Pirinio Atlantikoetako departamenduan. ETC-zientzia, zuzenbidea Nazio markagintza, Askoren artean, UEU, 2018
Ekainaren 30a - Alfred Pose, bearnotar bankari eta politikaria, Donibane Lohizuneko auzapeza (h. 1969). ETC-entziklopedia 1899, Wikipedia
Abenduaren 28a - Jérémie Delprat, bearnotar palaria, larruzko paletan aritzen dena. ETC-entziklopedia 1983, Wikipedia
Alain Ducasse (Ortheze, 1956ko irailaren 13a) bearnotar sukaldaria da. ETC-entziklopedia Alain Ducasse, Wikipedia
1548an Nafarroako erregina Joana Albretekoa Antoine Bourbonekin ezkondu zen eta ezkontza hartatik jaio zen Henrike "Bearnotarra" Nafarroako Erregea, Henrike IV.a izenaz Frantziako errege izan zena (1589-1610). ETC-entziklopedia Bearno, Wikipedia