Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bazkal aitzin kontseiluak eskaini zintzur bustitzea. Herria 2002-07-18
Ni naiz zortzi ordukoa bertzerik egiten ez duena, eta eguerdian, inor ez gara dutxatzen bazkalaitzin, norbait ari baitzen dutxatzen han barnean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 184. orr.
Oroitzen dut bazkal aitzin izan zela, eta ama ere, halakoetan ohi ez bezala, ondoan izan genuela egun hartan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 74. orr.
Handik bertze lauzpabortz egunetarat, bazkal aitzin mahaiaren inguruan zutik egiten ohi genuen otoitza egiterat gindoazenean, dar-dar hura sartu baitzitzaion gorputzean tupustean, eta dardara bortitzak lurrerat jaurtiki zuen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 365. orr.
Igandean zen bigarren partida hau bazkal aitzinean eta merezitu dute bazkaria lau pilotariek Arrangoitzen, oren bat eta hiru laurden izertzeren buruan. Herria 2004-07-08
Bazkal aitzinean, masailak ohi baino gorriagoak eta puztuagoak ikusi zizkion don Estebek don Kosmeri, eta aholku bat ematera ausartu zen: [...]. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 80. orr.
Ni, ahal nuenean, Pedro Huizirenganat joaiten nintzen: eguerdian, bisita labur batzuetan, aita Bartolomerekin eskola akabatu ondoren, bazkal aitzinean, edo arratsalde-arratsetan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 314. orr.
Hutsik bazkal aitzinean eta orobat bazkalondoan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 333. orr.