Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

baxera 1 iz jateko eta janariak mahairatzeko erabiltzen den plater eta ontzien multzoa.

Harriak, pilaz betetako poltsa bat, baxera baten piezak eta mahai tresnak.  Berria - Euskal Herria   2006-05-02

Herriko jaietan edo ospakizun handietan erabiltzen duen baxeratik koparik ederrena ere bai.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 155. orr.

Jantzi, janari eta edari, baxerak, hots, impedimenta guziak autoan dauzka.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 28. orr.

Afaria gogotik jaten dut, aldi honetan denbora hartuz, ez eguerditan bezala iretsiz, ausiki bakoitza jastatuz, azietak ongi garbituz, azken porroxkaraino eta baxera egin.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 54. orr.

Txorrotan baxera egin eta berokia hartu.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 36. orr.

Ontzi zikinen biltzen hasten da, sukaldean baxera egiteko xedez.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 175. orr.

Amak aldiz erran zidan, sukaldean, pegartegian ari zela baxerak egiten, bi gestuen artetik: [...].  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 76. orr.

Baxeren egiten ari nintzen, oihuak, orroak entzun nituelarik: "Amerikanoak hemen dira!".  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 135. orr.

Baxeren ikuzteko produktuak erostean, hauta dezake produktu ahalik-eta biologikoena.  Herria   2003-11-06

Hannak primeran ulertzen omen zuen nire erabakia; baxera garbitzen ziharduen, ni neure lanbideko eginbeharrez mintzo eta ontziak lehortzen ari nintzela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 215. orr.

Baxera lerrokatzen ari nintzelarik, mitralleta zarrasta bat entzun nuen hor berean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 135. orr.

Ez da sekulan ikusi gizon hori baxera xukatzen, haurren garbitzen, are gutiago haur karrosa pusatzen.  Herria   2001-10-11

Garbi-oihala mahai gainean hedatu eta han uzten dut baxera idortzen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 47. orr.

Garbitua eta xukatua zegoen baxera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 216. orr.

Sarritan, iskanbila sortu eta baxera apurtzen dute.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 116. orr.

Zarata handia ateraz, baxerak hausten ariko balira bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 62. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gosaritako baxera zikinak sukaldeko mahai gainean jarraitzen zuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 154. orr.

Erakusmahaiaren usaina nardagarria zen, baxera koipetsuari eta harraska gaizki garbituari dariena bezalakoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 334. orr.

Aurkezpen polita, anoa txikiak, baxera abangoardistan, aseptikotasunerainoko higienea hamaika bilgarritan babestua.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 54. orr.

Ene begiek izu gisako batean ikusten zituzten kutxa handi landuak, hanka bihurriko mahaiak, ohe errezeldunak, baxera akastu eta sabeldua, beira beruneztatuak, aitzinean ageri zitzaidan mundu zahar eta berri hori guztia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 77. orr.

Eta gero Eguberri haiek etorri ziren, laurok bakarrik egon ginenekoa baxera txinatarrarekin eta kristalezko edontziekin.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 168. orr.

Zilarrezko baxera ezkutatuko dut.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 10. orr.

Aisera zebilen portzelanazko baxera mahai gainean kokatuz.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 18. orr.

Hantxe zenbait mahai handi prestatuta zeuden, era ikusgarriaz horniturik eta portzelana baliosez eta urrezko baxeraz oparo-oparo beterik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 36. orr.

Aztiak, ostera, berehala igarri zion mirabeak ekarritako argiontziari: jauregi hartako baxerak urrezkoak nahiz zilarrezkoak izanik, Aladinen jauregian ezin zen beste argiontzirik egon.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 227. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Arropa xuri eta baxera kutxak tokiz aldarazten.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 78. orr.

Lau baxera sorta erosi ditut portzelanarik hoberenekoak eta kristaleria ugari.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 12. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zilarrezko baxera (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus