Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
20 urte du Manex Erdozaintzi Etxart baxenabartar frantziskotar idazle-erakaslea itzali zela. Herria 2004-11-18
Bide handi horrek zeiharkatu behar lituzkeen 23 baxenabartar herrietarik 16 egitasmoaren kontra altxatu dira. batek lurrak hartuko bere alor eta pentze eskasegien osagarri, besteak berriz egoitza hori bere baxenabartar kaleriarekin... eta beste batek argamasadun trapala apalago hura. Herria 2005-07-14
Duhau lejitimista baxenabartarrak gogo onez eskaini zizkidan Orbe karrikako bere etxean ohea eta mantenua, eta tratu ezin lañoagoa eman zidan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 288. orr.
80 musikarik Mañolo Espelett eta Remy Gachis bi konpositore baxenabartar gazteek moldatu hainbat aire partekaraziko dituzte. Berria - Kultura 2006-02-24
Euskal dantzei eta bereziki baxenabartarrei hats berri bat ematen die. Berria - Kultura 2004-07-17
Igandean Miarritzen jokatzekoa zen final hura, Euskal Herri osoko kantariak lehiakide zirela, baxenabartarrak eta zuberotarrak haien arteko asko eta asko. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 19. orr.
Sarjentua baztandarra edo agian baxenabartarra izango zela egin nuen kontu. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 99. orr.
Gaztelaren mendeko Gorteek baxenabartarrak kanpotartzat hartzen zituzten. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 314. orr.
Nafarroa Garaiko agintariek ez zieten onartzen baxenabartarrei herritartasunik, eta biarnotarrei eta frantsesei ematen bazieten ere, ez zieten baxenabartarrei Nafarroa katolikoan geratzeko baimenik ematen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 314. orr.
Informazio bilkur bat egin da astelehen aratsean Baigorri-Bixentainean, joanden astean arrastatuak izan ziren bost baxenabartar gazteen kasuaz. Herria 2005-02-17
Baxenabartar peste hauen artean egin dituen urteengatik ere, Migel Mailuk nekez bereziko lituzke amikuztarra eta garaztarra. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 44. orr.
Baxenabartar abertzale ezagun hurbila. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 8. orr.