Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

batailoi (orobat batalloi g.er., eta batailun g.er.) 1 iz komandante bat buru duen gudari talde egituratua.

Geometriaren arabera ordenaturik ageri ziren konpainia, batailoi, erregimentu, brigada eta dibisioak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 177. orr.

Gogoan izan behar da gudarien batailoi bakoitzean lau kaperau izaten zirela, hau da, konpainia bakoitzeko bat.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 65. orr.

Batailoi bakoitzean nazioarteko 1.500 soldadu bilduko dira eta horietako bi iraunkorrak izango dira: «Gehienez hamabost egunetako epean bake misio bat abian jartzeko eraginkortasuna izango dugu horrelaHirugarren Batailoian, "Doña Blanca" izenekoan.  Berria - Mundua   2004-05-18

-Hire aita eta biok gerra garaian batailoi berean ibili gintuan, komunisten batailoi batean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 112. orr.

Gerlari bakar bat atzeman zuten bizirik: batailoiko komandantea.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 157. orr.

Nolanahi ere, batailoiko buruzagiaren izena ere bazekiat: Enparan komandantea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 136. orr.

Entzuna zion Miguel maisuari Nafarroako batailoiko kideak nekazari ezjakin eta erdi basatiak zirela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 247. orr.

Etxebarria zen, ez dakit zein batailoiko komisario politikoa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 81. orr.

Lenago il! izena eman zioten Euzko Gudarosteko batailoi bati.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 70. orr.

Hantxe elkarrekin errazago itxarongo zutela Santos zigor-lanetako batailoietatik noiz libratuko.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 42. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Goizean jakin genuen, Lizarraga jeneralaren hiru batailoi gipuzkoarrak [...] Bidasoa gurutzatu eta, muino-kaxkoetan barrena, iritsi berriak zirela Malkor, Mendibil eta Aizparatzako mazeletara.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 137. orr.

SESBeko pare bat ziento gizonez eta hango eta hemengo milizianoz osatutako Batailoi Internazionalistak izan ziren herria lehenengo defendatu zutenak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 78. orr.

Gerrako batailoi masakratuenen artean izan zen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 158. orr.

Hamaika lekutatik iritsiak ziren bolondresik gehienak, asko eta asko iskilurik batere gabe, makila triste bana lagun; eta presaka eta muturka batailoi zarpailetan elkarturik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 140. orr.

Brigada Internazionala, Garibaldi italiar batailoia barruan duena.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 51. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nola erori zitzaion zerraldo aldameneko batailoi-kidea, burua bala batek zulatuta.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 151. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Langile Batailoiak, esaterako, adin guztietako gerra prisioneroekin osatzen ziren.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 39. orr.

Eibarren, Elgoibarren, Durangon eta halako lekuetan Errepublikaren aldekoek hartua zuten agintea, fabriketako armak banatzen eta gudari batailoiak antolatzen ari ziren.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 29. orr.

Zaldirik gabeko kosako batailoi gutxi haiek ezin inola ere aurre egin emirraren soldadu sailen erasoari.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 303. orr.

Saseta metrailadore-batailoiko kaperau ibili zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 10. orr.

Soldadu langileen diziplina batailoietan egondakoak kalte-ordainak jasotzearen alde dagoela azpimarratu zuen Madrazok.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

Musikaria zenez, propaganda-batailoi batean sartu zuten, komisarioen eskumeneko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 189. orr.

Kalte-ordainak jasoko dituzte Francoren lan batailoietan egondakoek.  Berria - Euskal Herria   2006-02-15

Tabako kontrabandora dedikatzen ei zen zigor-batailoietatik libratu eta gutxira, beste baten agindupean barkuko patroi.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 63. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus