Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baskoien eta erromatarren arteko batailen kontaeretan. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 19. orr.
Erromatarren legioetan aritu ziren baskoiak. Berria - Kultura 2004-02-18
716an musulmanak Iruñean sartu ziren eta Eudonen baskoiek hitzarmena sinatu behar izan zuten arabiar irabazleekin. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 83. orr.
Iberiar penintsulako Roderiko (Don Rodrigo) errege bisigodoa Eudon Handiaren aurka borrokan ari zen iparraldean, baskoi asaldatuen aurka. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 81. orr.
Sevillako Isidoro Sainduak hala dio, baskoiak mendean hartu zituen Suintila erregeaz: [...]. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 133. orr.
Izan ere, Kordobako emir-herriko musulman etorri berriek Eudon Handiaren lur baskoiak zituzten iparraldean. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 83. orr.
Eskualde baskoiaren batasuna -bere ohituretan arras erreala- Pirinioen bi aldeetako Baskonia zabal baten eskalan dago oinarri linguistiko hertsietan baino gehiago. Berria - Euskal Herria 2004-08-15
Oso aukera ona da garai batean Karlomanek berak -eta hau beste legenda bat da- Furro izeneko buruzagi baskoi bati kendu zion gazteluaz gozatzeko. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 200. orr.
Gerlari baskoiak eta arabiarrak elkarrekin Karlomagnoren harropuzkeria inperialaren kontra. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 48. orr.
Tokitan gelditzen da gure odol baskoi mitikoa! Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 38. orr.
Hemen, dagoeneko, Euskal Herrian hizkuntza bi direla esaten da: bizkaiera eta baskoia, eta bien arteko aldea gaztelaniaren eta portugesaren artean dagoenaren antzekotzat jotzen da. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 109. orr.
Bizkaiera eta baskoia ziren Gorostiagaren ustez ere euskalki bakarrak, eta geure jatorriarekin lotu zuen bikoiztasun hori. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 110. orr.