Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Komeni da basilikak joan behar duen lekua foroaren ondoan egotea, eta alderik beroenean ahal baldin bada. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2170. orr.
Segmentu horren zabalera, frontean, berrogeita sei oinekoa da, eta kurbaturak hamabost oin ditu barruko aldetik neurtuta; hain zuzen, magistratuen aurrera etortzen direnek ez dezaten inolako oztoporik sortu basilikan negozio-lanetan ari direnentzat. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2190. orr.
Lekua, luzean, hori baino handiagoa baldin bada, jar bitez muturretan solaserako aterpe-gelak (chalcidica), Akileako Julia Basilikan dauden bezalakoak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2190. orr.
Ezagutzen dugun haren eraikuntza bakarra Fano hiriko basilika da, eta harro asko aipatzen du hori berak ere. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 120. orr.
Hantxe eraiki zen ermita, gero basilika ederra izango zena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 194. orr.
Jakako katedrala, Leóngo San Isidro basilika, Konpostelako katedrala. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 129. orr.
Jondoni Petriren Basilika handian -munduko Eliza handiena da denek dakigun bezala- bada aldarearen gibelean berina-leiho handi bat eta han argi argia urtxo baten argazkia. Herria 2001-01-25
Ostiralean ehortziko dute Karol Wojtyla San Petri basilikako kriptan. Berria - Harian 2005-04-05
70eko hamarkadan Aldapako San Fermin basilikan ere egin zituzten indusketa lanak, eta azaletik 40 zentimetrora, mosaiko erromatarren aztarnak azaldu ziren. Berria - Kultura 2004-08-14
Kostantinoplako Santa Anaren basilika paregabe hura. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 294. orr.
Arantzazuko basilikaren fatxada nagusiaren gorenean Pietà bat ezarriko zuen. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 64. orr.
Erdi-Aroko erromesak sumatzen nituen aise, Puiko basilikarantz, eta Lizarrako eta Ruako San Pedroren bi elizetara ilaran igotzen ari. Txillardegi «Putzu», 1999 - 184. orr.
Orain, basilika erraldoia dago Portzinkulan. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 151. orr.
Gregorio IX.ak santu izendatu zuen 1228ko uztailaren 19an, eta bi urte geroago bere ohoretan eraikitako basilika handira aldatu zuten haren gorputza. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 31. orr.