Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kito naiz: dena esan dizut, orain badakizu, ez, soilik barrundatu, noraino maite zaitudan. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 59. orr.
Nahiz eta beti izaten den azken orduko argitalpen iragarri gabekorik, aurtengo udaberriko labealdiaren nondik norako nagusiak ezagutzeko, edo gutxienez barrundatzeko, aukera ematen du iragarpenen zerrendak. Berria - Kultura 2006-03-17
Musika kultuaren hil-kanpaiak jo ondoren, Bariccok salbatzailea barrundatu du gandutan: interpretazioa. Berria - Kultura 2006-01-17
Nik barrundatzen nuen -orduko ederki ezagutzen bainuen Deere jaunaren egarri galbideratua- laster joko ziola eraso zitala, eta ez nuen nire ustean hutsik egin. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 134. orr.
Gogoratu nintzen belusezko errezel luze batzuk eta antigoaleko lanpara birakari bat barrundatu nituela. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 20. orr.
Negua ere ate joka barruntatzen zen-eta. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 177. orr.
Pertsona izaki arrazional eta nahimenduna denetik maitatzeko gai da, eta maitasun honetan, hain zuzen ere, barrundatzen du Agustinek lehen hirutasuna: maitalea, maitatua eta maitasuna. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 23. orr.
Ehun urteren buruan, xehetasunak berreskuraezinak dira, baina ez da zaila barruntatzen zer gertatu zen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 78. orr.
Eskerrik asko, mesedez eta barkatu gogor egin gabe esaten ikasitako haur bat barruntatzen dugularik, tristurak harrapatzen gaitu hanketako azkazaletaraino: haur hura ez dago bere onean eta senean, haur gaixo bat da hura, bere gurasoek gaixotutako haur bat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 170. orr.