Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gorputzaren kanpoaldea nahiz biriken, digestio-aparatuaren, maskuriaren eta kanpoaldearekin komunikatzen diren beste barrunbe batzuen barrualdea, guztiak ere zelula epitelialez osaturik daude. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 78. orr.
Bihotz-muskuluan dagoen pareta fineko barrunbe bat da aurikula. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.
Bihotz-aurikularen barrunbe nagusiak dira atrioak. Berria - Gaiak 2004-10-20
Airez beteriko barrunbe bat da erdiko belarria. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.
Glotisetik gorako barrunbeen forma eta neurria alda ditzakegu gihar mugimenduari eskerrak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 72. orr.
Material trinkoa da hezurraren pareta, eta barrunbe batzuk ditu zelula bizientzako (osteozitoentzako). Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.
Usteltzearen ondorioz gasa sortzen da, gas horrek zelula ehunak eta barrunbe guztiak zabaltzen ditu, eta horrexek ematen dio gorpuari buiatu itxura hain ikaragarri hori. orgasmo bortitz bat etorri zitzaidan, barrunbeak uzkurtzerainokoa. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 152. orr.
Barrunbe torazikoaren eta abdomenaren artean dagoen ehunmihise bat da diafragma. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 175. orr.
Laparoskopia bat egitea barrunbe abdominaleko azterketa endoskopiko bat egitea da berez. Berria - Gaiak 2004-09-25
Lo giro horri asko laguntzen dio, bere iritziz, tartean dabilen n horrek ere, bere barrunbe hots bigunarekin. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 43. orr.
Nolako uniformitatea laringearen eta sudur barrunbearen funtzioan, halako aniztasuna ere aho-barrunbearenean. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.
Sudur-barrunbeetako mukosaren hantura da rinitisa. Berria - Gaiak 2004-12-02
Kasuen kopuru adierazgarri batean, pitzadurak zelula-barrunbeetan amaitzen zirela ikusi zen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 24. orr.
Gorputz-barrunbeetako muki-mintzetan (nagusiki, sudurrean eta emakumeen baginan nahiz umetokian) sortu eta hazi ohi den tumorea. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 27. orr.
Itsasontziaren barrunbe sakoneraino iritsi arte. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 113. orr.
Jainkoak ez zien barkatu bekatu egin zuten aingeruei, eta, infernuko barrunbe ilunetara jaurtikiz, han utzi zituen auzirako gordeta. Elizen arteko biblia 2 P 2,4
Gaur arratsaldean, haize zakar bat atera da zeruaren auskalo zein barrunbetatik, eta gau beltza balitz bezala ilundu du. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 69. orr.
Kalean delako ederkienik ikasten eta ez eskolan, kanpo librean eta ez barrunbeetan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 289. orr.
Nire barrunbea ez zegoen batere lasai. Txillardegi «Putzu», 1999 - 14. orr.
Anaien barrunbea ikusten zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 579. orr.
Hurko baten hil-ezkilak geure barrunbean joka dauzkagunean, lehentxeago edo geroxeago, etsi beharra dago, erotuko ez bagara. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 49. orr.
Bakarrik bere barrunbera itzultzen denari, Jainkoaren zolagune guztiz garbi hartara itzuli, atzea emanez sorkari guztiei. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 53. orr.
Giza izaeraren barrunbeak ikertzen ahalegindu da beti Allen. zientzialari zorrotzaren hotza eta bere barrunbeetako zokondorik gordeenetaraino jaisten den poetaren beroa batzen dira haren idazkeran. Berria - Kultura 2004-09-17
Orduan bere barrunbeetatikako ahots garden batek oroitarazi zion berak atzeraka ere bazekiena, hots, bere bizitzaren kontaduria osatu gabea zegoela oraino, eta bere bizitzako atalen multzoa ere bai. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 230. orr.
Urdailera ere ur asko iristen da, eta gorputz osoa astunagoa bihurtzen da, barrunbe horiek betetzen zuten airearen pisuaren eta orain betetzen duen isurkariaren arteko aldearen eraginez. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 152. orr.
Heldutasuna edo usteldutasuna barrunbe guztiak harrapatzen dituen odolbildu beltz bat da, zazpi ezpatak odolustutako bihotzari darion etsipen beltzaren ur zikinez egina. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 124. orr.
Inguruko haizeak oskol bat edo barrunbe bat eraiki balu bezala, teilatua eta alboak urdinak eta ukitu ezinezkoak zituen oskol bat. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 164. orr.
Testu baten barrunbeetan buru-belarri ari zarela, beste idazlan batzuetarako ideiak pizten zaizkizu tarteka, Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 19. orr.
Barrunbeak gustatu zaizkit gehien: giltzurrunak, barea, hesteak. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 119. orr.
Barneko egiturak, lehergaien eztandez beltz-eginda, bidean ikusitako zaldi barrunbeak bezala lurrean zehar zabaldu nahiz, lurrari erantsirik eta lurraren suntsipenari iraun nahiz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 198. orr.