Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Argien diseinu tenebrista, gune argiak oso argi eta ilunak erabat ilun uzten dituena, guztiz bat dator esandako estetika barrokoarekin. Berria - Kultura 2004-03-30
Elementu formal gotiko, errenazentista eta barrokoak ageri dira nonahi, baina ez nola hala nahasian. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 116. orr.
Nuestra Señora del Pilar-eko zilarrezko aldare barrokoan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 232. orr.
Erretaula barroko edo sasibarrokoen irudiekin, entreteni daiteke bat eliza gehienetan. Dendak, hasiera batez, jauregi barroko bateko beheko solairua hartzen zuen. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 32. orr.
Saltz familiak, izan ere, etxe dotore barrokoa zuen Malá Stranan, gaztelupean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 253. orr.
Aldarearen aitzinean, Kristo kurutze barroko batean dilindan dago. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 65. orr.
Brandyk erantzun zion itsasontzi ederra zela, bitxia oso, txopako gaztelu barroko izugarri landutakoa zuena. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 61. orr.
Organo barrokoa ikustekoa da, omen. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 61. orr.
Zarzuela barrokoa, genero ezezaguna. Berria - Kultura 2004-01-03
Aleijadinho eskultore barrokoa. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 98. orr.
Azken urteotan, beraz, tokian tokiko barrokoez hitz egiten hasi dira adituak. Berria - Kultura 2004-12-30
Agian barrokoa delako andaluziarren izpiritua hobekien islatzen duen estiloa. Berria - Kultura 2004-03-30
Barrokoa oso garai oparoa izan zen musikari zegokionez Espainian. Berria - Kultura 2004-08-31
Primitiboetatik barrokoetaraino, aldiro ahalegindu dira margolariak beren irudikabideak hobetzen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 167. orr.
Europako antzinako polifoniak, Pizkundeko nahiz Barrokoko obrak. Berria - Kultura 2004-06-09
Baziren etxe gotikoak, Pizkundekoak eta barroko garaiko batzuk. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 148. orr.
Bere ahalbideak ahitzen dituen (edo ahitu nahi dituen) eta bere karikaturaren mugan dagoen estiloa da, nire ustez, barrokoa... nik esango nuke arte ororen azken urratsa dela barrokoa, arte horrek bere baliabideak nabarmen erakutsi eta xahutzen dituen tenorea. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 14. orr.
Taldearen gidari lanetan Christophe Rousset aritu zen, zuzendari ezaguna eta barroko frantsesaren alorrean ezbairik gabeko autoriotatea. Berria - Kultura 2004-10-09
Polifonia, barroko alemaniarra, musika frantziarra, Vienako klasizismoa, Mannheimeko eskola eta beste hainbat estiloren jabe egin zen, hamar urte egin aurretik. Berria - Kultura 2006-01-27
Bazegon intxaur-zurezko armairu bat, agian barroko goiztiarra, ziri ilun zoragarriz txertatua. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 95. orr.
Barroko garaikidea. Berria - Kultura 2006-02-05
Paretetan makina bat lagunen argazki eta karikaturen fotokopia nahikoa gardenak zeuden zintzilikaturik, bata bestearen gainean, mosaiko txuri-beltz barrokoa osatuz. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 138. orr.
«Nire filmik zailena eta barrokoena da, bai», onartu zuen Armendarizek. Berria - Kultura 2004-10-17
Bularretako barroko bat, puntilla eta enkajeekin, panty batzuk eta braga beltzak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 97. orr.
Enkajezko lentzeria barrokoa zeraman goiz hartan. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 66. orr.
Ainhoa irakur zitekeen ontziaren branka aldean, hizki larri eta barrokoz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 131. orr.
Telefono deiak erantzuten ditu hizkera barroko eta sutsuarekin. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 120. orr.
Berbakera indartsua, korapilatsua bezain borobila, barrokoa eta perfektua. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 124. orr.
Handia eta gizena zen, dotorezia barroko samarrez jantzia zihoan. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 57. orr.
Han geratu zen pianoa ere, animalia barroko hura, Osaba Tomen etxolako sagua kontatuz gero itzaletan abandonatzen genuen bigarren konpainiako animalia. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 178. orr.
animalia barrokoa (5); barroko garaiko (4); donostiako talde barrokoak (4); europa barrokoa (3); gaztelu barroko (3); musika barrokoa (5); talde barrokoak (6)