Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Durant jaunak barretxo bat egin zuen, ahopetik, azkeneko eszena hura berrikustean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 48. orr.
Barretxo bat egin zuen bere buruaz pozik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 86. orr.
Barretxoak egiten dituzte ateraldi gordinekin, eta barre algaraka hasten dira pertsonaiak iseka eta irainka hasten direnean beren artean. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 248. orr.
Erraldoiak barretxoak egin zituen ezkutuka. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 49. orr.
Belaunburuei esku-zartatxoak emanez, eta barretxoak eginez. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 263. orr.
Zer erantzun ez zekiela gelditu zen, barretxo batzuk ere egin zituela norbaitek aretoan, uste dut. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 213. orr.
Barretxoarena egin du, idealistei barre egiten zaien moduan egin dit barre. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 45. orr.
Katu-barretxo bat egiten du. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 259. orr.
-Ez askorik -esan zuen emazteak, barretxo alai batez-. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 135. orr.
Barretxo jostalariak atera zitzaizkion, te-orduetan, eztei-ospakizunetan edota afari aski formaletan egin ohi zituenak bezalakoak-. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 70. orr.
Atearen aurrean oin-tapizik ere ez zegoela konturatu nintzen, eta barretxo urduri bat egin nuen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 133. orr.
Nonbaitetik Golen barretxo burlatia heldu zitzaion gazteari, eta suminez lehertu zen bat-batean. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 25. orr.
Hermionek barretxo memelo bat egin zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 132. orr.
Lepoa, bizkarra, izterrak ukitzen zizkion, pozezko barretxoak eginez. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 215. orr.
Arrastaka ez baina airean atera zuten kanpora, bozkariozko barretxo batean buldara nagusia zabaltzen zien berendiaren aurretik. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 278. orr.
Horrekin? -ezpain arteko barretxoaz. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 148. orr.
barretxo bat egin (6); barretxoak egin (3); barretxoak eginez (3)