Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Barra-barra egin dizkiote elkarrizketak. Berria - Kultura 2006-05-02
Golak barra-barra ari da sartzen: hamalau, guztira. Berria - Kirola 2006-01-18
Dirua barra-barra doa, bizioetan gastatuz gero, esan beharra dago. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 396. orr.
Han ekintzarik ez, baina hitzaldiak bai, barra-barra eman zituzten solidarioek. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 66. orr.
Horrekin ere zurrumurruak barra-barra zabaldu dira. Berria - Mundua 2004-11-11
Iparraldean "BALE" hitza barra-barra hedatzen ari zaigü "val, valle, vallée" erraiteko. Herria 2005-04-07
Oroitzapenak barra-barra hasi zitzaizkion etortzen gogora. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 43. orr.
Batzuek arrakasta izan dute, eta eguneroko hizkeran erabiltzen ditugu barra-barra, eta beste batzuk berriz ahaztuxeak ditugu. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 141. orr.
Metafora zahar horren zantzuak, gure eguneroko hizkuntzan barra-barra erabiltzen dira oraindik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 171. orr.
Kopiak eta imitazioak ere barra-barra egin dizkiote. Berria - Kultura 2006-04-07
Gogoa, lana, seriotasuna... barra-barra entzun ziren hitz horiek Forondan. Berria - Harian 2006-04-27
Alkatearen izeba ohi baino pinpirinago baitzegoen, soineko kanela koloreko bat jantzita, ilean kanela usaina barra-barra zabalduta. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 76. orr.
-Gerizatzeko, zuhaitz bakarra ere ez; behean, berriz, barra-barra! -marmar egiten zuen Léak-. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 42. orr.
Lehen "urdinkara" idatzia zuen lekuan, orain "urdinantz", "urdinsko" eta are "urdiño" zerabilen barra-barra. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 162. orr.
Hernani kaleko balkoietan, bandera espainolak barra-barra. Txillardegi «Putzu», 1999 - 283. orr.
Zenbat hilko dituzten begiratu gabe jartzen dituzte lehergailuak, jende arrunta hiltzen dute barra-barra. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 36. orr.
Lekuko egiazaleak gezurrik ez, lekuko faltsuak gezurra barra-barra. Elizen arteko biblia EsZ 14,5
dirua barra barra (7); euria barra barra (3)
barra barra agertzen (3); barra barra ari (4); barra barra egin (4); barra barra entzun (3); barra barra erabiltzen (5)