Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aurrez duke, konde, baroi, apezpiku, abadeen artekoak epaitzen zituen, edota erregearen eta mendekoen artekoak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 241. orr.
Hau dena Asisen egin zen, prelatu askoren eta herri-agintari, printze, baroi eta munduko lurralde ezberdinetatik etorritako kontatu ezineko jendetzaren aurrean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 532. orr.
Baroien, noble berezkoen eta noble izendatuen liburutxoa ekarri zuen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 79. orr.
Zeren markes baten semea ez baita konde, ezta bizkondearena baroi ere. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 122. orr.
Politikaz gain Ameriketako lurretatik etorritako ondasunekin ere negozioak egiten baitzituen baroi jaunak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 105. orr.
1529an Frantziak eta Inperioak bakea egin artean, Migel Mailuk Agaramonteko baroi Menauden agindupean ezarri zuen bere ezpata. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 54. orr.
Jean-Baptiste Clootsi -noblea (baroi baten semea), aberatsa. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 105. orr.
-Eta ni Ezpeletako baroi eta Gendulaingo konde! -ufatu du Migel Mailuk bere dorrean. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 42. orr.
Inperioaren garaian, Napoleon III.a zelarik buru eta ondoan zaukala Haussman baroia karrika ttipiak eta bihurriak ezabatu dira eta ibilbide zabalak sortu. Herria 2003-01-28
Von Freische baroia buru duten gazte eskuadroietako ofiziala da Heinrich eta haren mailak distira ematen dio gure etxeari. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 29. orr.
Hona zer kontatu zigun Arvilleko markes zaharrak Saint-Huberteko afari bukaeran, Ravels-eko baroiarenean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 121. orr.
Mendebaldeko baroi barbaro hauek badituzte nazio-ezaugarri maltzur batzuk -lotsagabekeria, oldarkeria [...] eta, azkenik, baina ez garrantzi gutxienekoa, berritsukeria-, munduko marka dutelarik horietan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 228. orr.
-Hortxe bizi duzu Albert de l'Épée-ko baroi aberatsa -argitu nion Garaziri-. Txillardegi «Putzu», 1999 - 315. orr.
Pobre hori konde edo baroi handi baten izenean etorri balitzaik, emango hiokeen bai eskatutakoa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 494. orr.
Zurikerietan jarduten zitzaizkion inguruko kide haiek barre egiten zioten gibeletik, baroi gaztearen bizkar trufan aritzen ziren. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.
Kontraesan handietan murgiltzen baitzen Frantziako Iraultzan ezker joeretatik aise ezkerrerago agertzen zen baroi jaun txit noblea. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 108. orr.
Agintzen diegu beraz Erromako Eliza Sainduaren Printze, Konde eta Baroi feudatari guztiei Erromako Elizarenganik dauzkaten beren feudoak galtzeko mehatxupean, […..]. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 104. orr.
Stocco jaun baroiaren erreserba herritik bost kilometrora baino ez zegoen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 77. orr.
Ipar-ekialdeko anatoliar barrutiak, non akemenestarrek lurrak eman baitzizkieten pertsiar baroiei, Islamera konbertitutako albaniarrez kolonizatu zituzten osmanliarrek. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.
Aspaldiko baroiak konde bilakatu zituen erregeren esker onak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 238. orr.
Esan behar da garai hartan Frantzian batetik erregeren mendeko lurraldeak zeudela, eta bestetik baroien lurraldeak, baroi-barrutiak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 230. orr.
Obra horren tituluan esaten da Paris eta Orléansko eta baroi-epaitegietako usadioaren arabera egina dela. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 240. orr.
Lehengusu haiei baroi-titulua eman zieten Frantzisko Joseri dirua maileguan uzteagatik. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 111. orr.
Aita, baroi kargua bereganatua zuen funtzionarioa, Galitzian bizi zen; ama poloniarra zuen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 41. orr.
Gertatutakoaren atal tristeenetakoa da hori; ikustea Rodriguez Zapaterok baroi sozialisten presioei ezin izan ziela aurre egin, zein presio gogor sortu zuen Rodriguez Zapateroren eta Maragallen artean. Berria - Euskal Herria 2004-01-30
Hegazkinlari izateko, beharrezkoa da arnasaren erritmoa eta soin-ataletako mugimenduak sinkronizatzen jakitea, hala entzun nion esatari bati Odeon aretoan Baroi Gorriari buruzko dokumental batean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 19. orr.
baroi odoltsua (3); ezpeletako baroien ezteiak (4); montamateko baroiaren (3)