Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Infernu bihurtu zitzaion barnetegi batean eman zuen gaztaroa. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 191. orr.
Langintzaren bat ikasi nahi izan banu, barnetegian jarraitu beharko nuen, baina nik ezin nuen jasan zuzendaria, ordutegia hain lotua izatea, ezta gela batean horrenbeste jendek elkarrekin lo egitea ere. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 38. orr.
Mutikoa Akademia Militarreko barnetegian sartu zuten. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 37. orr.
Atera nazazu barnetegitik, dirua galarazten ari natzaizula esanda, eta lanbideren bat hautatuko dut. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 161. orr.
Barnetegian ondo ematen ziguten jaten; garbi-garbi ibiltzen ginen; behar bezala portatzen ikasi genuen. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 38. orr.
Ikastetxe bat zuten han Eskolapioek, garai batean haurren barnetegi eta gazteen apaizgaitegi izandakoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 44. orr.
Barnetegi bateko gela zirudien hark, eta txit ona zen, pentsatzen zuen, gogoa lasaitu eta lanerako prestatzeko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 194. orr.
Erabaki egin behar nuen Zaragozako barnetegian jarraitu (COU egingo nuen, eta ondoren Filosofia) edo amaren etxean gelditu Donostian. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 29. orr.
Hortaz, gipuzkoarzentrismoa gainditzeko, Matxinbeltzenia ostatu-barnetegian bildu ginen asteburu batean. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 11. orr.
Nik bi urte pasa berriak nituen barnetegi frankista batean, goi mailako batxilerra ikasten. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 53. orr.
Handik bi urtera, neba gazteari iritsi zitzaioan doako barnetegian sartzeko txanda, nire aitak hiri ere eskaini zian hartantxe. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 85. orr.
Gure koadrilako Oskar, Altsasuko institutura bidali zuten gurasoek aurreko urtean, ikasleentzako barnetegi moduko bat ere bai baitzegoen han. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 17. orr.
Amak batzuetan barnetegi-eskola batean sarrarazi nahi ninduke. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 128. orr.
Julia, ikastetxe-barnetegiko zuzendaria harrituta dago Monicaren inguruan gertatzen diren kontu misteriotsuekin. Berria - Kultura 2006-04-05
Erran beharrik ez da bertso eskolen harira antolatzen direla topaketak, barnetegiak eta aparteko ekintzak, haur eta gaztetxoek bertsolaritzaz goza dezaten. Berria - Kultura 2006-05-06
Gainera, ez naiz etorri barnetegi bat egitera, zer demontre. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 62. orr.
Garaztarrak aitortu du barnetegiren batera joan beharko duela Aldude aldera euskara berreskuratzeko, ikastolakoa ahantzia baitu. Berria - Kirola 2004-08-14
Ikastaro trinkoak, barnetegi arruntak, familientzako barnetegiak, barnetegi ibiltariak eta euskalkietan sakontzeko ikastaro bereziak izango dituzte aukeran AEK-ko ikastaroetara jotzen duten guztiek. Berria - Euskal Herria 2004-06-03
Tigre bat lehoien barnetegira sartu zen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 172. orr.