Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amorrua hortzetan eta barailezurrean tenkaturik, lur jota, nire burua ezertarako gauza ikusten ez nuela irten nintzen musika-eskolatik. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 127. orr.
Bere sudur zapalarekin eta baraila hezur zabalarekin, halako basa aire bat bazuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 46. orr.
Horrela kontuan hartuz nola erail zuen Kainek Abel anaia asto baten barailezurraz baliatuz homo habilis delakoak hiltzeko tresnak zituenetik, homo sapiens sapiens bihurtu zen. Berria - Kultura 2004-05-18
Barailezurretik heldu eta gorantz tiratzen dio, bere lepoa itsasontziaren lema eta bizargina txalupako lemazaina balitz bezala. iIeak nahasirik, ezpainak tinki, baraila-hezurrak gogor. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 109. orr.
· Sinplegade adamantino horien artetik arrakastaz igarotzearen saria, ordu arte han itsastatzen ahalegindutako itsasontzi guztiak apurtu zituztelarik haien barailezur mugikorrek, argonauten kondairazko esperientzia izan liteke. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 336. orr.