Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiru mastako belaontzi bat eta bapore bi daude atrakatuta. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 246. orr.
Belaontziak lehian jardun ahal izan zuen baporearekin K.o. 1840-90 arteko mende-erdi sortzailean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 343. orr.
Hantxe ageri zen itsasoaren distira, eta, urrun-urrunean, bapore bat bafadaka. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 99. orr.
Bera marinel dabilen Aintzatasuna arrantzontzia beste baporeekin batera Bilborako da-eta, ahor herrikoak enbarkatzen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 70. orr.
Kalearen bukaeran, kamioien eta biltegien teilatuez haratago, mastak, baporeen kea eta eguzkirantz zihoan lurrin zuria begiztatu zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 520. orr.
Nire aurrean, baporearen brankan zutituta, mutiko bat zegoen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 115. orr.
Moila uzteko presaz tximinia ketan duen baforea bezala. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 44. orr.
Hor eta han, eguzkiak gogor jotzen zuen, distiratsu, belaontzi zuri baten edo bapore baten gainegituraren kontra. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 99. orr.
Ibaiaren goialdetik, itsasoratzen ari zen bapore baten taupaden hotsa iristen zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 395. orr.
Alcatraz uharterako baporea hartu genuen andreak eta biok arratsaldearen hozkirrian. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 69. orr.
1914ko maiatzaren 24a: Empress of Ireland baporeak Norvegiako zamaontzi batekin talka egin zuen Saint Laurent ibaian, Kanadan. Berria - Mundua 2006-02-04
Le Havre edo Marseillako portuetatik izuaren baporeak, jendez beteak, Haifa edo Tel Aviveko portuetara iristea. Berria - Mundua 2004-07-25
Ibaitik zetorren bapore handi baten lurrin trinkoaren urruma aditu zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 357. orr.
Tximinia horiko bapore zuri handi bat Askatasunaren estatuaren aurretik pasatzen ari zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 338. orr.
Kaian ainguratzen ari zen bapore handikote baten kiratsa zetorren haizebetik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 81. orr.
Bapore noragabetua tifoiak hustutako portuan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.
Itsasoa, zingira-usaina, burdinazko bapore baten argiak portua atzean utziz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 327. orr.
Berak sortu zituen letrak, moldiztegia, trenbidea, bapore-ontzia, telegrafoa, zozokeria, eta zientzien zirkulua. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 277. orr.
Bapore-untziak kezko zutabeen artean ezkutatzen ziren ortzemugan. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 169. orr.
"Hamaika bider madarikatua den gerra", 1936an hasi zenari halaxe irizten diote Bordelen Jose Antonio Agirreri hurrengo urteko urriaren 21ean zuzendurik doan eskutitza sinatzen duten bost bapore-patroiek. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 107. orr.
Bapore-konpainien aurrean atzerritarren talde batzuk zeuden: iztupazko iledun norvegiarrak; suediar aurpegi biribilak; poloniarrak; [...]. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 176. orr.
Ibaitik bapore-adar baten auhen luzea zetorren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 219. orr.
Industri eremuan komunitate partikular baten arrakastak teknika berri baten lehenengo etapetan -gurpil-baporearen asmakuntzan, adibidez-, komunitate hori beste batzuk baino geldoago bihurtzen du eraginkorragoa den helize-propultsatzailea onartzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 435. orr.
Zer esango ote luke, bizi balitz, Ondarroako arrantzale baporeak gaur egun senegales-ez josita (tripulazio gehientsuenak senegalesak dituk, bai) daudela ikus-entzungo balu? Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 58. orr.
XIX. mendeko merkatu globalaren oinarri teknologikoak izan ziren kontinenteen arteko hari telegrafikoa batetik, eta baporezko itsasontziak bestetik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 205. orr.
Baporezko turbina baliatzen du ziklo batek, eta gasezkoa besteak. Berria - Euskal Herria 2004-04-17
Gero baporezko treinaren museoaren bisita eta baporezko treinez Zestoa alderat joaitea. Herria 2004-06-17
Metal astun horiek erretzeak oso kutsakorrak diren bapore eta konposatu kimikoak sorrarazten ditu, «inguruan metatu eta kate trofikoan eragingo luketenak». Berria - Euskal Herria 2006-04-12
Ur hazi asko sortu eta hodei eta ninbo jariotsuak alde guztietatik etortzen eta elkargaintzen direnean eta lur osoak, kea dariola, baporea hats egiten duenean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 423. orr.
Ostatuan sartzen ziren jendeen bapore eta aire hezeek gohaina sortzen zidaten. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 68. orr.
Ametsetan aldareek baporea exhalatzen eta kea gorantz doala ikusten dugunean bezala. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 189. orr.
Txistu sarkor batek oroimenen haria eten eta lokomotora eta bagoiaren arteko lehen talka iragarri zuen, estreinako bapore bufada, eta apurka suabeagotzen eta azkarragotzen zihoan trenaren abiada. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 37. orr.
Gure gizarte historikoak, ostera, esklabotza edo ekonomia kapitalista bezalako zapalketa gogorretan oinarritzen dira eta, bapore makinen moduan, itzelezko presio eta indarrak eragiten dituzte. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 87. orr.
Karl atzean ipini eta gerritik heldu zion, bera ere bapore euriarekin bustiz. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 44. orr.
· Ur-baporea askatzen zuten makinei begira gelditu zen Monike. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 44. orr.
Tabako hotz, pixa eta alkohol baporeak zerizkion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 62. orr.