Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

banitate 1 iz harrokeria, harrotasuna, buruiritziaren nolakotasuna; hutsalkeria.

Ouroana atzetik dator, oinez, inoren banitate eta arrandiaren aldeko zerbitzuak egiteari utzi dionari dagokion gisan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 380. orr.

Bazegoen banitatea baino arrazoi sendoagorik haren jarreran: boterea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 111. orr.

-Musika zinez izan daitekek ederra -ihardets ziezadakeen osabak-, baina Erromako Elizaren banitatea eta handiustea janzteko denean, ez zekiat...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 276. orr.

Mendekuak ez du barkamenak baino banitate eta irribidekeria gutxiago erakusten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 202. orr.

Goiko iluntasunera begiratu eta neure burua ikusi nuen, banitateak erabili eta irrigarri utzitako izaki; eta larriminez eta amorruz erretzen jarri zitzaizkidan begiak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 52. orr.

Nazioak eta jende olde zibilak, gudarosteak nahiz masak gidatu izan dituzten pertsonen kasuan ere, banitateak eta mendeku pertsonalak zein neurri duten serioski neurtuko balitz inoiz, ustekabe galanta hartuko luke batek baino gehiagok, herri osoen patuak gidatzeko orduan umilazio pertsonalek izan duten karga astunaz jabeturik.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 11. orr.

Sakon-sakonean halako erredura ozpin bat jasan zuen aurkezle sasijainkotuaren banitateak, aldartea zeharo gaiztotuko ziona.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 141. orr.

Ez al zen agian telebistara etorri, bere banitatea bazkatzeko asmo soil-soilarekin?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 134. orr.

Bere banitatea hauspotzeko?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 111. orr.

Gogoko ditut hareazko erlojuak, mapak, XVIII. mendeko tipografia, etimologiak, kafearen zaporea eta Stevensonen prosa; bestea ere gogaide dut zaletasunotan, baina halako banitate batez janzten ditu, antzezle baten ezaugarriak bailiren.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 187. orr.

Hedabideek beste ezerk baino hobeto bideratzen dute banitatearen aurpegirik sozialena.  Berria - Kultura   2004-01-03

Gizon hori banitatearen tabernakulua dela jakinda [...] ez gaitu harrituko Kako-oker itsasontzian zehar aurrera eta atzera etengabe ibiltzeak, bere arrakastaren haizeek puztuta, ezta?  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 174. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Unibertsoa aldatuko da baina ni ez, pentsatu nuen banitate malenkoniatsuz.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 155. orr.

Estiloaren banitate hori beste banitate patetikoago batez puzten da: perfekzioarenaz. Ez badu oraindik ere armada handiagoa bildu errakuntza tipografiko batengatik izan da, zeinari gero banitate zauritu eta hisizko sentimenduak gaineratu baitzaizkio.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 29. orr.

Nobelagintzaren arazo nagusia kausalitatea dela, eta naturalistek aldarrikatutako ahalegina -errealitate bakar eta zinezkoaren kopia edo notario-akta baten bila- banitate eta zentzugabekeria hutsa zela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 138. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ez ei dago gezurrik, ez eta banitate dosi handirik ere.  Berria - Kultura   2006-02-07

Dena da, azken finean, banitate kontua, ongi emateko nahia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 231. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus