Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bandoleroa izan nahi zuela, aberatsei dirua kendu eta pobreei emateko. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 62. orr.
Gizon tantaia, garaia, hanka mehea, alkandora zaharra beti sabeleraino irekia, begirada ilunekoa, basotik ateratako bandoleroa zirudien Miguel Sierrak. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 43. orr.
Apez, fraile, monje, erromes, eskale, bandolero eta beltzeria guzia, gogoak emanala zerrikeria, lapurreta, hilketa eta belzkeria egiten... Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 53. orr.
Nola-hala, kosta ahala kostarik, Bilbo "kankailu bandoleroen" setiaketatik jaregiteko. Txillardegi «Putzu», 1999 - 225. orr.
Beti jendaje gaizkile bandolero basatien esku egondua izatean, infernuko deabruak hartutako gaztelua zela arrunt sinetsia zeukan inguruko jendeak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 124. orr.