Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azkoitia-Azpeitietan, gerraostean trikitixa Gipuzkoan sendoen errotu zen inguruan, galarazia zegoen baltseoa. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 48. orr.
Dantza lotua, baltseoa, pekatu mortal izendatu zuten berehalakoan, eta dantza hori hauspotzen eta dantzatzen zutenak deabru. Berria - Kultura 2004-09-28
Trikitilarien eremu tradizionaleko leku askotan dantza lotua debekatua zeukaten bitartean, Eibarrek munduko aire berri guztiak inportatzen zituen baltseorako. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 33. orr.
Berez, Mister Lewinen aldamenean nengoen eserita, hari ere dantzak eta baltseoak axola gutxi baitzioten. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 131. orr.
Bartolome Baertel fraide fantziskotarra 1886rako herriz herri ibiltzen hasia zen «misio santuan» kanpotik ekarritako «baltseo nazkagarriaren» aurka. Berria - Kultura 2004-09-28
Berehala hasi ziren baltseo arinean, musika-nota alaiak barren-barrenetik jaurtika, musika arrotza joka, erbeste musika joka, gerraren penei airezko hesia jarri nahian. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 151. orr.
Lurra kabiarrez eta arrautza xehatuz betea zegoen eta irrist egiten zuen jendeak baltseoan. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 91. orr.
Baltseoan hasi ziren, dotore eta arin, gainera. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 261. orr.