Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baltsamina arrunta edo alegria lorea ("Impatiens walleriana") Balsaminaceae familiako landarea da, ekialdeko Afrikan jatorria duena. ETC-entziklopedia Baltsamina arrunt, Wikipedia
Baltsamina basatiak, Impatiens noli-tangere, fruitua lehertzeko zorirainoko presioz bete eta eztanda egiten du, haziak barreiatuz. ETC-prentsa Argia, 2009-11-01
Baina ez dira baltsaminak, surniak edo geranioak bezain ikusgarriak. ETC-prentsa Goienkaria, 2007-04-27
Hemen ikusten dituzun gauza guztiak, seme, nik landaturiko arrosak, baltsaminak, ezpelak eta udareondoak, nire pentsamenduaren bitartez baino ez dira bizi, gizakiak norberarengan baino ez du mundua ezagutzen, eta ez daiteke norberarengandik atera. ETC-literatura, saiakera Desolamendua, Yasmina Reza (Xabier Iaben), Igela, 2006
Udako zeruak irentsi egiten zuen kolorea, baina abuztu bukaera aldeko zeruak kolorea lurrera errebotarazten zuen, eta eraikinen eta espaloi-ertzen eta are zuhaitzhostoen eta Wayne Wally Michelinengana joateko igarotzen ari zen herrietako lore-sailetan baltsaminen islak ere oso zehatzak ziren. ETC-literatura, saiakera Annabel, Kathleen Winter (Josu Zabaleta), Erein, 2013
Multzo beltzak baino ez ziren ikusiko errepide bazterrean, eta, haien atzean pilaturik, arboladiaren masa beltz bat, ez besterik; orain, aldiz, erraz samar bereiz zitezkeen izeiak, zedroak, laritzak eta su txiki dardartien antzeko loredun baltsaminak. ETC-literatura, saiakera Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak, Alice Munro (Isabel Etxeberria Ramirez), Erein-Igela, 2018