Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Villonak bals bat jo zuen Farley eta Rivièrerentzat. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 68. orr.
Pianoa bals bat jotzen ari zen eta gonek egongelako atea nola igurzten zuten entzuten zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 301. orr.
Piano mekaniko bat baltse bat jotzen hasi zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 433. orr.
Chopinen balsak eta Debussy jo izan ditut. Berria - Kultura 2004-09-05
Une berean, esku-zarta hotsek eta pianistaren azken loreztapenak balsa amaitu zela adierazi zuten. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 270. orr.
Euskal dantzetarik kanpo, bazen denen gustukoa, vals edo polka edo skotish edo mazurka, denak zalu zalua joiten zituen orkestrak, Iaz arrakasta izan zuen opereta batetik ateratako vals bat. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 177. orr.
Bat-batean, antzinako bals ezagun bati ekin zion "Mambru gerrara joan zen" kantaren erdian. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 115. orr.
Biolina eskuan kontu handiz harturik, joka hasi zen, belarrira Sarari oso alemana iruditu zitzaion doinu bat joka, baltse arin bat. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 286. orr.
Txaikovskiren vals magiko baten zurrunbiloan zegoela iruditu zitzaion tupustean. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 59. orr.
Eskerrik asko zure bals zoragarriarengatik, Daly andereñoa. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 270. orr.
Baltse zoroak dantzatu zituzten maitagarrien zirkuluaren inguruan. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 285. orr.
Kontzertua Sibeliusen lan famatuenarekin hasi sen, Kuolema laneko Bals tristea-rekin. Berria - Kultura 2004-12-01
Nire desesperazioak marrazten zuen vals trakets eta patetiko haren keinuak ezabatzeko. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 52. orr.
Txanberlainek egin omen zien tiro buruan Pirpok vals pauso batzuk ematen zituen bitartean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 275. orr.
Emanaldietako bigarren parteak Gabonetako kontzertuen kutsua izango du, Johann Strauss konpositorearen vals eta polka soinuek beteko baitute.Euskararen Normalizaziorako zuzendari Xabier Huizik, La negra Venezuelako bals doinuaren harira, euskalgintza ere izan zuen hizpide. Berria - Kultura 2004-06-30
Dembak bals konpas batzuk entzun zituen, eta neskatila irribarretsuen ahots ozenak. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 148. orr.
Ez zen denbora luzea zilarrezko ezteiak ospatu zituela eta senarrarekiko intimitatea berritu zuela, Power jaunak musika jo eta berak senarrarekin balsean eginez. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 229. orr.
Gabrielek emaztea ikusi zuen balsean ari ziren bikoteen artetik berarengana etortzen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 283. orr.
Gehienak noraezean zebiltzan jendez lepo zegoen dantzatokian, hogeita hamar musika-zerraren hots dardarati eta beldurgarriaz valsean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 114. orr.
Hasiera batean, bikote xarmagarria egokitu zaio Athletici balsean aritzeko. Berria - Kirola 2004-12-18
Musikaren notak aditzen ziren Juankarrek ekarritako kasettean, eta baltsean egiteko eskatzen genien neskei. Berria - Kultura 2006-01-19