Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

balkoi (orobat balkoin g.er. eta balkon g.er.) 1 iz eraikuntza bateko hormako irekidura, leihoaren antzekoa baino solairuraino heltzen dena eta barandaduna, eskuarki aurrean irtengune hesitua duena.

Hiru solairu, lau leiho nagusi eta balkoi bana solairu bakoitzean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 380. orr.

Ez zen giza aztarnarik sumatzen leiho eta balkoietan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 24. orr.

Guardetxearen lehenengo estaiako balkoiaren parean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 36. orr.

'Biba komunismoa!' oihu egin zuen miliziano batek ukabila altxatuz kuartelaren balkoian.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 35. orr.

Plaza hustearekin bat, hustu zen udaletxeko balkoia.  Berria - Harian   2005-07-01

Maindirea zegoen gure etxeko balkoitik zintzilik.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 142. orr.

Balkoiko atea zeukaten bi emakumeek aurrez aurre, guztiz zabalik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 206. orr.

Balkoira igo ginen eskailera batetik.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 22. orr.

Jokalariak balkoira atera ziren, kanpoan zain ziren jarraitzaileei euren laguntza eskertzeko asmoz.  Berria - Kirola   2004-04-27

Banoa balkoira zigarro bat erretzera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 64. orr.

Balkoiko ateak ireki zituen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 82. orr.

Masaila balkoiko ateko beira hotzaren kontra jarririk, ilargiaren argia ikusten du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 93. orr.

Hiru bandera zeuden balkoiko barandan zabalik.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 88. orr.

Iluntzean etxeratu, bere loreontziei begiratu bat egin, eta balkoiak ixten zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 123. orr.

Balkoi bateko baranda jausi zitzaidan gainera.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 86. orr.

Geranio gorri-gorriak balkoiko egur landuzko barandan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 157. orr.

Balkoi batera ematen zuten bi ate-leihoren aurrean, mahai bat zegoen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 69. orr.

Azpeitiko plazan, udaletxeko balkoitik bozgorailurik gabe aritzen ginen.  Berria - Kultura   2006-01-28

Herriko etxeko balkoitik Olentzerok bere azken agurra emanen die azken goxokiak eta iranjak banatuz haundi eta ttipier, koroek eginen duten kantaldiarekin bukatzeko.  Herria   2002-12-19

Hori entzunik, amak bere burua balkoitik behera bota du Herioren bila.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 88. orr.

Bere burua balkoi batetik behera botatzea nahiago duela dio, Alemaniako hautatzaile izatea baino.  Berria - Kirola   2004-06-30

Baionako Herriko Etxean sartu eta hango balkoitik pankarta handiak zintzilikatu zituzten.  Berria - Ekonomia   2004-06-16

Balkoitik behera txixa egitea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 24. orr.

Espainiako Errege-Etxearen izenean telefono deia jaso zuten eta udaletxearen bulegoaren balkoian eskegita duten Ikurrina kentzeko eskatu zieten.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Aizarnan balkoian jotzen zuten, taldeko hirurak estu-estu hantxe jarrita.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 41. orr.

Pasaian beti ikusiko dituzu neskak lixiba egiten eta arropa idortzen; neskek erreketan garbitzen dute, arropak balkoietan idortzen dira.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 134. orr.

Balkoi bat zeukan leihateak, nola ez.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 72. orr.

Romeo eta Julietaren balkoiko eszenaren irudi bat zegoen han zintzilik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 277. orr.

2 (izenondo eta izenlagunetan)

Oinetxean, erdiko balkoi handiaren gainean, fundatzaileen armarria ageri zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.

Itsasora ematen duen balkoi luze batean nago.  Berria - Harian   2005-04-05

Atari gainean balkoi zabal bat zuen, eta, kaletxo batera emanez, burdin hesi labratu bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 203. orr.

Balkoi txikiko leihoa zabalik zegoen, granadondoaren kimuak sartaldeko eguzkiaren urrezko hautsean blai ageri ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 282. orr.

Bere etxera igoarazi zuen, goizeko ordu biak arte eduki zuen han, balkoi estuan, merkatu nagusi urdinxkaren parean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 353. orr.

Korridore ilun estu batetik, balkoi beiraduna zuen egongela argitsu batera eraman ninduen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 115. orr.

Plaza bidegurutze goibel bat da, elizaren pareta batek zenbait burdin hesi hormaturekin, Udaletxeak bere balkoi irtenekin eta herriaren armarriak burutzen duen atetzar batekin, [...].  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 23. orr.

Etxe zahar-okitu, legendun, makurtuz osatutako sorta baten moduan ageri da Urbia, biltzen dituen harresi beltzaren gainetik egurrezko balkoi korrituak eta galeriak ateratzen direla.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 21. orr.

Ozta ditu balkoi suspendituko bi edo hiru etxe beltz.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 78. orr.

Etxe beltz, karrika estu, zurezko balkoi eta ate gotortuekin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 77. orr.

Etxe bat erdi eroria pasatzen dute, burdinezko balkoi bat dilindan, etxe itxura badu halere.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 199. orr.

Balkoi kolonial zabaletako jendetzak gauero batetik bestera jaurtitzen dituen plastikozko koilareak atentzioa ematen dute.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 156. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mutilak eta gizasemeak oro (ni ezik) Itxura ederra amonak bere etxeko balkoi ertzean ezkutatuta zigarroa erretzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 382. orr.

Hamaikatxo bider egin genuen Mundaka eta Bermeo artekoa, atzeko bagoiko balkoi moduko hartan, airea aske arnastuz.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 320. orr.

Goiko balkoi-erdi hartan kokaturik erreparatzen nituelarik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 382. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketa kopulatiboetan)

Karlisten etxeetako balkoi leihoetan bandera gorri-horiak agertu ziren,  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 79. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hernaniko karrika nagusia, dena erliebezko armarriek, bitxi-balkoiek, atari jaungoenekoek apaindua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 175. orr.

Lehenengo solairuan ere, burdinazko bost zutabe trinkoren gainean pausatua, gain-balkoi gisa, bigarren eskudel luze batek ere egiten zuen jauregitxoaren inguru guztia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 104. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketa kopulatiboetan)

Leiho-balkoietan arratsaldeari kolorea emanez, bioletak, ziklamenak, azaleak...  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 100. orr.

Emaztea galaietarik begiratzearren leiho-balkoiak burdin-sare sarriez, eta etxea ohointzatik begiratzearren borta burdinaje sendoz hornitzea, hauxe da Espainiako burges nobleen arrangura.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 203. orr.

7 irud/hed

Tiroketa izan baino minutu gutxi batzuk lehenago, bikote bat Errioxako Balkoira joan eta bertan geratu zela, tiroketa izan zen lekutik oso gertu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14

Itsas pasealekuko balkoi horietako batean nengoen, geriatrikotik irteten utzi baitidate, eta, kaio-kurrixkak entzunik, begiak jaso ditut.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 74. orr.

8 terraza.

Emakumeekin gosaltzea, tira, oporretan bai, salbuespen gisa, balkoi batean eta hola, baina hori bera ere ezin izan dut inoiz hiru aste baino luzaroagoan jasan, garbi esanda.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 136. orr.

Larunbat gauean Bar Miguel-eko balkoian herriko hainbat lagunekin izan genuen hitz-aspertua.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 139. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus