Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
baliogabetasun iz baliogabea denaren nolakotasuna.
Eurena, marko horren «baliogabetasuna eta ustelkeria islatzen duen belaunaldia» dela gaineratu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-11-19
Fiskalak Carmen Lopezen lekukotzaren baliogabetasuna eskatu zuen, bere deklarazioak Stockholmeko sindromearen eraginez eginak zirelakoan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 226. orr.
Itun zaharraren baliogabetasuna. Elizen arteko biblia Heb 8,7 tit
Auschwitz-en ondorengo poesiaren baliogabetasunaz Adornok esan zuena ere ez da orijinala. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 38. orr.
Noraren aitak ez zuen, ordea, sosen baliogabetasuna sekula onartu. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 56. orr.