Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zientzia azaltzeko dago, ez balioesteko. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 78. orr.
Teoriaz, hipotesiz eta kalkuluz baliaturik eraikitzen ditu fisikak bere irudikapenak, eta gero balioesten da haiek "errealitate"arekin duten erlazioa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 100. orr.
Nolatan balioetsi, aldian-aldian, guztiz ezin igarrizkoa den bilakaera baten urratsak? Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 26. orr.
Bere tresnak atera kutxatilatik, eta irudiaren inguruan lauki bat marraztu zuen gero, begiak zimurturik, lortutako efektua balioesteko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 37. orr.
Praktikan denok geure konbentzimenduen "ebidentziatik", hots, "barruak" agindu bezala balioesten dugu eta jokatzen dugu. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 26. orr.
Hidraulikako adituak badaki balioesten gorputzak fluidoak zirkularazteko eta kontserbatzeko dituen sistema burutsuak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.
Arnheimek gauza segurutzat ematen du badakigula "abstrakzio maila" bat balioesten; hori ez da, ordea, beti gauza segurua (zirkulua, adibidez, munduko gauza bat da, ala abstrakzio matematikoa da?). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 76. orr.
Hortaz, ezjakinak bere jitearen arabera balioetsiko du nornahiri egin dion faborea eta fabore egin dion pertsonak gutiesten duela ikusten baldin badu, bera tristatuko da. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 503. orr.
Igurikitzen dut Volanges ttipiarekin izan dudan abentura bera doi bat balioetsiko didatela, nahiz zuk ustez apalesten duzun. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 378. orr.
Ikusten badugu norbaitek, maitasunez, balioesten gaituela zuzen den baino gehiago, erraz loriatuko gara. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 469. orr.
Atzera begira, nola balioesten duzu azken sei urteotan Gobernuan egindakoa? Berria - Mundua 2004-02-08
Belarriak soinu-garaiera balioesteko duen ahalmenak ere ez du parekorik animalien erreinuan, eta, horregatik, gizakiak dira animalia guztietan musikalenak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.
-Bikain, bikain, balioetsi zuen Ruche jaunak, Maxek arratsaldean marraztua zuen irudiari erreparaturik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 161. orr.
Bereziki, ez dituzte zuzen balioetsi haren gizarte-ondorioak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 157. orr.
Hain gutxi balioesten duzu askatasuna? Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 135. orr.
Emakumeen eta gizonen lana ez da modu berean balioeste. Berria - Harian 2005-05-28
Ororen gainetik, ordea, segurtasuna balioesten nuen nik, eta lanera deitzeak hori zuen ona: txarrenera jota ere [...] duintasuna gordetzeko behintzat, ez zitzaidala aitzakiarik faltako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 182. orr.
Berpizkundean Euklideren geometria balioesten zen bezala, pintura modernoak espazioaren ikusmolde "topologikoago" bat irudikatzeko joera izango du. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 206. orr.
Zentzu zabalagoan, koadratzeak, irudikatua balioetsiz edo gutxietsiz, arreta lehen planoan erakutsiari jarraraziz, eta abar, irudikatzen denari buruzko iritzi bat islatzea eragiten duen guztiari ere badagokiola. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 148. orr.
Zuk, arrazoi osoz, oso balioesten dituzun dohain pertsonalez den bezanbatean, hain segur ere alde horretarik Gercourt jaunak ez du zer liskarturik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 338. orr.
Haren jantzi guztiak, maitasunez eta trebetasunez sortu eta egin zituen jantzi guztiak ikustea, mirestea eta balioestea. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 76. orr.
Hori hala bada, gizakia ez badute egin duenagatik soilik balioesten, egin nahi zuena ere aintzat hartzen bada, orduan... orduan martirien argi-koroaren mereziduna zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 64. orr.