Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zer interpretazio erlijioso eman zioten berari, zer balioespen edo gaitzespen atxikitzen zioten, zer iritzi edo arazo moral izio zezakeen. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 219. orr.
Balioespen horrekin agian ez gara bat etorriko; ordea, besterik gabe paperontzira botatzea ez dugu zilegi, arrazoia bilatu behar zaio. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 40. orr.
Ezaguna dugu, noski, azpiraturiko arraza ustel hauei autore guztion aldetik dagokien balioespena (euskaldunena, adibidez). Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 195. orr.
Ikertu ahal izango litzateke, era berean, diskurtso-mota ezberdin hauetako bakoitzaren hedapena, bakoitzari aitorturiko ospea, bere zahartasunari (edo aitzitik berria izateari) dagokion balioespena, baita bere zorroztasun handiagoari dagokiona ere. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 182. orr.
Alemaniako Gobernuari ere erabaki egokia iruditu zitzaion atzo Bruselak jakinarazitakoa, nahiz eta balioespenak egitea bere betebeharretatik kanpo dagoela ohartarazi zuen. Berria - Ekonomia 2006-04-26
Baina bai nahikoa prozesuaren balioespena egiteko; erabakitzeko, alegia, ea jokamolde hori baliagarri izan zaionetz gizadiari. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 195. orr.
Hauentzat, borondate oldarkorra handiuste hutsaletik eta beren indarren balioespen okerretik sortzen da. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 65. orr.
Ilustrazioaren balioespen positiboena edukita ere, proiektu ilustratuko ideia denak berdin balioetsi behar ote ditugu? Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 132. orr.
Ideia hori, argazkiari buruzko gogoetan, balioespen positibo edo negatibo batera eraman izan da sarri. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 170. orr.
Zientziaren askatasun akademikoak eskatzen du balioespen etiko edo erlijiosoetatik menpegabea izatea. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 78. orr.
Balioespen konkretu batzuetan bat datoz, eta premisetan batere ados egon gabe egiten dute hori. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 103. orr.
Bidaietan amarekin museoetara joaten zen eta antzinako margolariei baizik ez zien ematen nolabaiteko balioespena, Goyari eta Tizianori esaterako, mundu guztian onetsiak baitziren. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 73. orr.
Nahiz eta egoera ez izan oso ona, kofradietako presidenteentzat ere goizegi da amore emateko, eta baita behin betiko balioespenak egiteko ere. Berria - Ekonomia 2006-03-15
Juan Jose Mujika Gipuzkoako Fiskalitateko diputatuak azpimarratu du 2002ko katastro balioespenak ikusirik, emaitzak «zentzugabeak» direla. Berria - Ekonomia 2004-07-16