Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Frankotan aditu nion, izaera balioaniztuneko bertze zenbait erranekin batean: "baldintza objektiboak", "proletalgoa", "masa popularrak" eta abarren abarra. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 261. orr.
Badakit erdiguneko hitz horiek direla balioaniztunenak. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 134. orr.
Kerejetak mahai gainean jarri du dagoeneko 13.000 ikusle bilduko lituzkeen pabiloi balioaniztun baten proiektua. Berria - Kirola 2006-01-11
Kursaaleko areto balianiztunetan izango dira. Berria - Kultura 2004-08-17
Politikoen keinuak keinu, eta adierazpenak adierazpen, atzokoan Zegamako Landa Eremuko Zentro Balioaniztunean zeuden adinekoak ziren protagonista nagusiak. Berria - Euskal Herria 2004-10-02
Orduan bi urte beranduago hasi ohi zen Batxilergo Bateratu Balioaniztuna, erdaraz BUP deitzen genuena. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 24. orr.