Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gelditzen zitzaigun ura ekarri zuen: ez asko, baldekada erdia. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 190. orr.
Baldekada bat ur hartu eta sua itzaltzen laguntzera joan zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 38. orr.
Halakoren bat paretik igarotzen zitzaion bakoitzean burutik behera baldekada bete ur botako baliote lez sentitzen zen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 243. orr.
Baldekada ura sutara erori da. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 61. orr.
Baldekada ur hotz-hotza jaurti dioten kateme batek bezala erreakzionatu nuen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 38. orr.
Bi baldekada urekin zetorren. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 193. orr.
-Ebakuntzagatik izan ez balitz, honezkero lurpean izango zen -bota zion hotz-hotzean senarrari, bakarrik egokitu ziren hartan, baldekada bat ur jelaturen gisa. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 50. orr.
On Camillok, baldekada bat kare eta brotxa bat hartuta, idatzia ezabatzeari ekin zion. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 132. orr.
Baldekada urak, bota orduko izozten ziren patioan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 93. orr.
Orduan zale frantsesek, amorraturik, baldekadak botatzen zizkioten aurpegian [Coppiri] eta deskalifikatu nahi zuten gehiegizko abiadura zela eta. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 111. orr.
Gizaseme bat agertu zen orduan, ur baldekada bat aldean, trapua sorbaldan eta eskuila handi bat besapean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 196. orr.
baldekada bat (7); baldekada bat ur (4)