Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

baldakino (orobat baldakin) iz lau zutabek eusten dioten estalkia, eskuarki ohearen gainean ezartzen dena.

Oso oihal ederreko baldakino zaharra duen ohea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 124. orr.

Kirikaka so eginez, Brugesko satinaz, tafetanaz eta Florentziako raxaz apaindua zen baldakin-ohea ikusi zuen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 61. orr.

Hauen ibilgailuak: haur-kotxe eta buffete konbinazio bat, gehi bizikleta-erdia, eta pertsiana herdoilduzko baldakinoa; karburo-argia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 269. orr.

Loan hondoratu baino lehentxeago, bere oheko errezel astunei begira, "ohe-zeru" esateko "baldakino" hitza "Bagdad"etik zetorrela ustekabean gogoratzeak sortua zion irribarrea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 236. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus