Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

baketsu (orobat baketxu g.er.) 1 izond bakezkoa. ik bakezale; bakeoso.

Tiroka ekitearren karrikako oinezko baketsuei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

Bestelako ikuspegi bat gaineratzen zion -kezkagarria, indarkeriazkoa- osatzen ari nintzen irudiari, eta oso gaizki ezkontzen zen hori, itxuraz, aurrean neukan gizon baketsu lasaiarekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 96. orr.

Epailearen aginduz lurjabe baketsuren bati kenduriko lurrei edo bahituriko basetxeari buruzko txostena kopiatzen ari zen, bizkor eta arretatsu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 209. orr.

Gero Zigor ekarri genuen, aleman ardi-zakurra, arra, zakur dotorea, amultsua, baketsua, txit maitekorra.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 124. orr.

Animale ezti eta baketsu bat, maitagarria.  Herria   2001-03-08

Zibilizazio Indiko eta Sinikoaren arteko harremanetan truke baketsuaren adibide bat aurkituko dugu, lehen begiratuan bortizkeriaren akatsik gabea bezain emankorra dirudiena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 241. orr.

Etxeko etsaia azpiratuz, bere buruaren nagusitza era baketsuan eskuratzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 881. orr.

«Era baketsuan ezin bada, borroka armatuaren aukera egon daiteke egun batez», esan du Al Najafi aiatolak.  Berria - Mundua   2004-08-29

Eszena guztiz baketsua zen, ez zirudien setioa edo konkista-saiakera bat.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 269. orr.

Hitzak neurtuz, ahots doinu suabe eta baketsuz galdegin zion emakumeari ea zer egin behar zuen berak, Bakuko jaunak, haren maitasuna irabazteko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 171. orr.

Bide baketsuak hartu behar direla, borroka gogor egin beharra dagoela, borroka eta politika biak uztartzea komeni dela...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 134. orr.

Arazoei konponbide baketsua emateko.  Berria - Mundua   2006-01-22

Helburu baketsuen frogarik ez duela eman egotzi dio IAEAk Irani.  Berria - Mundua   2006-02-28

Gure nahia berde koloreko etorkizun baketsu bat eraikitzea delako.  Berria - Gaiak   2004-05-21

Epaitegiak, mobilizazioa eta ekintza zuzena eta baketsua izan dira oposizioak baliatutako tresnak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 14. orr.

-Ez diten koexistentzia baketsua aipatu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 371. orr.

Ez lasai eta modu baketsuan, baina azkenean lortzen dute bere nahia.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 17. orr.

Dongek bizi izan zuen 1986ko EDSA iraultza baketsua kondatu zien.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 273. orr.

Herriak aurka egiteko modu guztiak erabili dituenean, grebak, protestak, salaketak, manifestazio baketsuak eta biolentoak, ezer aldatu gabe, orduan zabaltzen da altxamendurako bidea.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 89. orr.

Dillon andrearen usain baketsua egoten zen etxeko sarreran.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 27. orr.

2 bakez betea.

Probintzietako bazter herrixka baketsu batera erretiratuko zela geratzen zitzaizkion hamar mila errubloekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 346. orr.

Jende eta zirkulazio zoramena square eta kalezulo baketsuen lasaitasunarekin tartekatuz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 117. orr.

Debozio handiz entzutera eta ikustera egunero etortzen zitzaizkion jendetzak utzirik, bakarleku baketsu eta ezkutu bat bilatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 239. orr.

Baso baketsua omen zen hau garai batean, baketsua, indiarren izpirituak hemen biltzen ziren garaian.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 141. orr.

Lasaitu da, biziak erakutsi diola ez dela hain baketsua mundua.  Herria   2002-12-26

Square-ko giro baketsua utzi, eta Old Brompton-en geunden berriro.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 170. orr.

Arduratu ezkutuko bihotz-barruaz, espiritu gozo eta baketsuaren edertasun ustelezinaz, honek balio baitu Jainkoaren aurrean.  Elizen arteko biblia   1 P 3,4

Ama batek ez ote digu ezin erranezko su bero baketsu bat ematen, pena handienaren goxagailu ere izaten ahal dena?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 180. orr.

California etorbidetik hurbil neukan nik baretasun baketsu hura, baina orduan ez nion inondik inora ere antzeman.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 142. orr.

Espiritu Santuaren gozotasun baketsuak espirituaren atsedena ez ezik, gorputzarena ere eskatzen baitzion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1020. orr.

Eta, orain, heriotza eder eta baketsua!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 73. orr.

Ibiltzeak badauka halako erregulartasun baketsu bat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 101. orr.

3 (predikatu gisa)

-Ni gizon baketsua naiz eta ez zait gustatzen gauza hauetan nahastea ez inori kalte egitea -erantzun zuen mandatariak marmarka..  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 183. orr.

Gure soldaduak, bidenabar esan dezadan, baketsuak dira, baina igandeetan mozkortzeko ohitura dute gehienek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.

Abas esanekoa eta baketsua zen, onbera eta adiskidetzeko berezko joerarekikoa, ulerkorra eta barkabera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 52. orr.

Azkar joan ohi da denbora elkartean; giro hura gizonezkoontzat baketsua delako, nik uste.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 303. orr.

Berak erositako nekazariak guztiz baketsuak zirela, lurrez aldatzeko gogoa zutela eta ez zirela inola ere matxinatuko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 230. orr.

Baketsu izanen den semea jaioko zaizu.  Elizen arteko biblia   1 Kro 22,9

Izan daitezela gozo, baketsu eta eratsu, otzan eta apal, denekin oneski hitz eginez, egoki den bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.

Hori guztia gorabehera, baketsu eta otzan ziren guztiekin; garbi eta baketsu ziren jokabide guztietan, eskandalu oro arretaz baztertuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 208. orr.

Haren erregealdia baketsua izan zen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 14,4

Baketsua ematen zuen orduan Obabako haranak, baketsua Alaska hotelak berak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 295. orr.

Denek ziruditen urrun, baketsu eta arrotz.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 164. orr.

Aurpegia baketsua zuen, harmoniaz betea.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 14. orr.

4 (adizlagun gisa)

Garizuma denboran ematen ziren errepikapenak deitu ikastaldi horietarik bat eman nuela txukun eta baketsu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 215. orr.

Beti egoten zinen bereziki goxo, bereziki baketsu Luisentzat.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 165. orr.

Bi taldeak, halako edo halako gertatuagatik, baketsu samar bizi zirenean, lagun arteko giroan, Inozentzioren erlojuaren geziak kolore gorriz pintatutako laurdena erakusten zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 202. orr.

Bizkarra arin, gorputza lasai, izpiritua usaian baino baketsuago, ezker eta eskuin banoa, umorea gidari, jendeari so.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 49. orr.

Ziur aski Sokrates bere ohean hilko zen, mundu siniko paganoan haren "parekide" zen Konfuzio bezain baketsu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 115. orr.

5 ez-baketsu

Estatubatuarrek eta europarrek bide ez baketsu bati ekin nahi badiote, jokaera hori ez zaie batere mesedegarria izango.  Berria - Mundua   2006-02-01

Bide baketsuak huts eginez gero «bide ez baketsuak» erabiliko dituela ohartarazten du.  Berria - Harian   2005-03-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auzo baketsu (3); baketsu eta demokratiko (8); baketsu eta demokratikoak (8); baketsu eta demokratikoan (6); baketsu eta demokratikoen (7); bezain baketsu (3); bide baketsu (22); egoera baketsu (3); ekintza baketsu (3); era baketsu (5); europa baketsu (3); gizon baketsu (4); irtenbide baketsu (3); konponbide baketsu (5); modu baketsu (7); politiko baketsu (3)

aterabide baketsua (3); baketsua da (4); baketsua egin (8); baketsua egin zuten (3); baketsua egiteko (4); baketsua eta demokratikoa (4); baketsua izan (27); baketsua izan zela (10); baketsua izango (5); baketsua zen (9); bizikidetza baketsua (5); bizitza baketsua (5); ekintza baketsua (6); ekintza baketsua izan (4); erabat baketsua izan (3); etorkizun baketsua (3); irtenbide baketsua (8); irtenbide baketsua aurkitzeko (3); jende baketsua (3); konponbide baketsua (5); lasai eta baketsua (3); manifestazio baketsua (5)

baketsuak dira (3); baketsuak egin (3); baketsuak egiten (3); baketsuak eta demokratikoak (3); baketsuak izan (6); baketsuak izan dira (3); baketsuak ziren (6); baketsuak ziren arren (3); bide baketsuak (13); egun baketsuak (3); ekintza baketsuak (7); irtenbide baketsuak (3); protesta baketsuak (5); protestak baketsuak ziren (3)

era baketsuan (28); era baketsuan egiteko (3); gatazka modu baketsuan (4); modu baketsuan (34); modu baketsuan konpondu (4); modu baketsuan konpontzen (3)

baketsuaren alde (4); elkarbizitza baketsuaren (3)

baketsuen bidez (3); bide baketsuen (9); bide baketsuen aldeko (5)

helburu baketsuetarako (8); helburu baketsuetarako erabiliko (3)

bide baketsuetatik (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus