Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bakartu, bakar(tu), bakartzen da ad 1 da ad nork bere burua lagunartetik urrundu.

Erregea bakartu egin zen, negarrez.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 111. orr.

Neure gelan bakartzen nintzela, haiek irakurtzen hasi nintzen, jaun Esteban Etxegoienena lehenik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 629. orr.

Apurka, bere inguru hartarik bakartzen hasi zen eta egun batean isilik egoiterat deliberatu zen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 163. orr.

Bertze pitxer bat arno eta bi kopa eskuan harturik, goiko solairurat bakartu ginen. Nik lehenbailehen itzuli nahi nuen hotel urruneko logelara, eta komunean bakartu, eta lasai negar egin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 456. orr.

Denok dugu une batean bakartzeko beharra.  Berria - Kirola   2004-06-02

Eta, hala, noiz eta aita herritik itzuli eta bere langelarat bakartu baitzen, atean jo nuen, eta hark sartzeko erran zidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 332. orr.

Bakartzen den herrialdeak gezurrerako, ilusiorako duen joera horrek lagundu baizik ez zuen egiten ideiak zurruntzen, fosilizatzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 31. orr.

• 2 du ad bakarrik jarri, berarekin daudenetatik bereizi.

Trenaren zarata monotonoak urrundu, bakartu egiten zituen bidaiariak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 98. orr.

Hortaz, biziraupen kontua da bakartu eta hondatu nahi zaituztenen aitzinean erresistentzia tinkoa mantentzea.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 15. orr.

Gobernuak berretsi du ez zirela presoak bakartu M-11z geroztik.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Herri ugari bakartu eta 800.000 lagun kaltetu dituzte ekaitzek.  Berria - Mundua   2004-12-05

Hamas boikotatzeko eta bakartzeko deia egin dio Israelek nazioarteari.  Berria - Mundua   2006-01-28

Munduaren iskanbilatik bakartua egon arren, kalezuloak bizi burrunbatsu berezkoa du, munduaren sakonenean estuki errotua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 15. orr.

Tokugawa erregimenak Japonia munduaren gainerakotik bakartu egin nahi izan zuen, eta arrakasta izan zuen ia bi mendez tour de force politiko horri eusten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 25. orr.

Herri ugari bakartu eta 800.000 lagun kaltetu dituzte ekaitzek.  Berria - Mundua   2004-12-05

Gaitza agertu den probintziak bakartzea erabaki du EBk.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Pragan ginela, Praga inguruko herri txiki batean porlanezko harresia egiteko proiektua ari ziren lantzen, ijitoen lauzpabost etxe bakartzeko.  Berria - Kultura   2004-12-29

Ez dugu Iran bakartu nahi, eta berak bere burua bakartuko ez duen itxaropena dugu.  Berria - Mundua   2006-02-21

Izurria saiheste aldera, bakartu egin dute ustez kutsatutako etxaldea, eta hegaztiak akabatu egingo dituzte.  Berria - Gaiak   2006-02-24

Logika transzendental batean adimena bakartzen dugu (lehenago Estetika transzendentalean sentimena bakartzen genuen bezala).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 58. orr.

Osagai horiek bakartu behar dira, taldekatu, egokiak bihurtu, elkarren artean harremanean jarri, multzoak sortu.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 14. orr.

Marko-objektuak, ikusmen-eremuaren zati bat bakartzen duelarik, haren pertzepzioa nabarmentzen du, zehatzago bihurtzen du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 139. orr.

Ez da azterketaren objektutzat hartzen testu bakartu baten, banako baten lanaren edo une jakin bateko zientzia baten arkitektura kontzeptuala.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 70. orr.

3 (kimikan eta kidekoetan) ik isolatu.

Niri iruditzen zitzaidan hartaraz gero egoki zatekeela landarearen konposizioan fosforoa zein eratan sartzen zen finkatzea, eta fosforodun gaia bakartzen saiatzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 164. orr.

Hala nola elezaharrezko iker-txosten hura zeinean Wölhler gure aitak lehen sintesi organikoaren berri ematen baitu, edo Sainte-Claire Deville-k aluminio metalikoa estreinakoz nola bakartu zen deskribatzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 237. orr.

Ingeniaritza genetikoak [...] aukera ematen zuen zernahi ere organismotatik gene bat bakartu eta beste batean txertatzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 99. orr.

Dagoeneko bakartuak eta aztertuak ditugu gene biak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 127. orr.

Eredu hori abiaburu, François Cuzin lagun harturik, kolibaziloaren mutanteak bakartu eta aztertzeari ekin genion.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 72. orr.

Zenbat mutazio desberdin bakartu dituzu?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 76. orr.

4 (era burutua izenondo edo adizlagun gisa gisa)

Auzo bakartua da, askorentzat.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

Kasu bakartua izan zela nabarmendu zuten.  Berria - Harian   2005-10-14

Laborategian animalien nerbio-zuntz bakartuekin egindako esperimentuetan, ikusi da nola indarrik galdu gabe doan bulkada axoian barrena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 222. orr.

Zenbat aldiz ikusia ote nago, mendi muino soilean edo zuhaitzondo bakartu baten inguruan, tximistak erretako larregune beztua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 170. orr.

New Orleansek agerian utzi du zenbat beltz pobre eta bakartu bizi diren Ameriketan. berak ezpataz irabazitako probintzia atzeratu eta bakartuan.  Berria - Harian   2005-09-08

Aldaketen eta denboraren aurkako gotorleku zen Pontito: herri bakartu, aldagaitz, lehengozalea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 162. orr.

Lehenbiziko egun haietan bi mundu bakartu haiek topo egin zuten Bavariako terrazan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 32. orr.

Kostaldeko errepidean zegoen gune lasai eta bakartu batean geundela, prakak eranzteko esan zidan, eta otzan-otzan obeditu nion.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 35. orr.

Historialariari dagokio aurkitzea eboluzio baten lerro jarraitua, puntu bakartu horietatik eta bata bestearen ondoko haustura hauetatik abiatuz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 161. orr.

Jo dezagun eguzkiaren inguruan higitzen diren planetetako bat pisuz eta tamainaz aldatzen dela; gertaera bakartu horrek ondorio orokorrak ekarriko ditu, eguzki sistema osoaren oreka aldatuko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 116. orr.

Ikur bakartu bakar batetik abiaturik, ezin berregin daiteke jatorrizko forma.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 260. orr.

Baina bakartuak ziren egintzak, testuingururik gabeak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 68. orr.

-Lasai, amañi, hain bakartia eta bakartua ematen duzu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 63. orr.

Bakartua iragan duen denboraren kontakizun xehea.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 16. orr.

Gazak bakartua eta hesitua segituko luke, Israelgo Armadak airetik eta itsasotik erabat kontrolatua.  Berria - Mundua   2004-05-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus