Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harekin bakarka egon nahi omen zuen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 499. orr.
Aurrerantzean, ahalegindu nintzen Mollyrekin bakarka ez egoten behin ere. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 93. orr.
Legeak debekatu egiten zion Avigdorri Anshelekin gela berean bakarka egotea. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 215. orr.
Silvak kaiola mekaniko hau erabili izan du, batzuetan bakarka, beste batzuetan norbaitekin. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 197. orr.
Lancelotekin bakarka borrokatuko dut: irabazten badiot, herrialde honetako zaldun guztiak zure mende jarriko dira; galtzen badut, bazoazke hemendik zure gudarostearekin. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 101. orr.
Orduan aipatu zuen, bere buruarekin bakarka hitz egiten ari balitz bezala, "The middle of nowhere". Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 102. orr.
Elkarri bakarka esateko kontutxo asko dute, nonbait. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 44. orr.
Batzuetan badirudi gerra bakarka irabazi nahi dugula. Berria - Kirola 2004-11-10
Louisek bakarka hartu zuen laguna eta kontu guztia kontatzera behartu zuen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 36. orr.
Egon zaitez seguru, izango dugu oraindik bakarka egoteko aukera. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 249. orr.
Mozkortu ere, jendea bakarka mozkortzen zen tabernetan. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 88. orr.
Dantzan hasi ziren musika entzun orduko, musikaren doinuak barnera sartu bezain arin, hasieran bakarka, gero binaka, dantzakidea gizona ala emakume ote zen begiratzeke. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 72. orr.
Jende asko zebilen bertan, bakarka edo taldean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 208. orr.
Pertsona orok, legedia nazionalarekin bat, aukera izango du bere ingurumenari zuzenean eragiten dioten erabakiak prestatzeko prozesuan parte hartzeko, bai bakarka bai kolektibo gisa. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 116. orr.
Bertsolaria bakarka ari da, edo lagunarekin teman. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 109. orr.
Kristok adierazi zion ez zuela anaiek ezer edukitzerik nahi, ez elkartean, ez bakarka. Gure garaiotako masen kulturan kulturaren zati handi bat bakarka eta pribatuan kontsumitzen da, norbere etxean. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 54. orr.
Errekaz behealdera joan ginen, iraganean egin ohi genuenez, elkarrekin bakarka egon nahi izaten genuenean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 100. orr.
Ez duk hire sentimenduak menderatzen jakin, eta sentimendua, horrela, bakarka, lagun eskasa duk. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 444. orr.
Kartzelako lana: bakarka, gaia emanda, 3 bertso nahi den doinu eta neurrian. Berria - Harian 2005-12-18
Gaitzak bakarka ez omen datoz. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 22. orr.
Bakarka-bakarka, esker mila horiei guztiei, bihotzez. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 13. orr.
Batzuetan, bakarkako jolasa; bestetzuetan, beste batekin egiten genuen jolasean. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 16. orr.
Bakarkako lana dela bizitza, nahiz eta, noiz edo noiz, binaka jartzen garen, argazkirako. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 115. orr.
Pianoaren bakarkako saio gihartsua. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 106. orr.
Ni hobeto moldatzen naiz bakarkako harremanetan taldean baino. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 249. orr.
Anitzi bakarkako edo isilkako otoitza ez zitzaien aski. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 98. orr.
Ez dugu protestarik egin berrikuntza lanak direla-eta bakarkako ziegetatik aterata taldeka itxi gaituztenean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 143. orr.
Nire bizitzan lehen aldiz, bakarkako taxi bat hartu nuen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 113. orr.
Beldurra zenbat eta bakarkakoagoa eta etxekoagoa izan, orduan eta arrisku gutxiagokoa da bere zorionaren tresna egin duenarentzat. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 108. orr.
bai bakarka (6); baina bakarka (3)
bakarka ari (11); bakarka ari denean (4); bakarka aritu (6); bakarka aritu zen (3); bakarka baino (4); bakarka edo taldeka (3); bakarka egin (7); bakarka egiten (7); bakarka egon (7); bakarka egon nahi (3); bakarka gelditu (3); bakarka geratu (4); bakarka hartu (3); bakarka hitz (14); bakarka hitz egin (6); bakarka hitz egiten (5); bakarka ibiltzen (4); bakarka nahiz (6); bakarka zein (5); bakarka zein taldeka (3)
berarekin bakarka (3); bere buruarekin bakarka (3); ez bakarka (6); harekin bakarka (5); hiru gizon bakarka (3); isilik eta bakarka (3); jendea bakarka (3); nirekin bakarka (4)
bakarkako bere (7); bakarkako beste (3); bakarkako bidea (4); bakarkako bideari (5); bakarkako bideari heldu (3); bakarkako bigarren (4); bakarkako disko (3); bakarkako diskoa (5); bakarkako ibilbidea (5); bakarkako ibilbidean (4); bakarkako ibilbideari (3); bakarkako isolamendua (3); bakarkako lan (4); bakarkako lana (13); bakarkako lanak (3); bakarkako lanean (9); bakarkako laugarren (3); bakarkako lehen (15); bakarkako lehen diska (4); bakarkako lehen diskoa (5); bere bakarkako (18); bere bakarkako ibilbidean (3); bere bakarkako lehen (8); kilometroko bakarkako (4)