Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egunkariaren bila bajatzekotan ere egon zen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 14. orr.
Komandantziako lau eskailerak bajatzen hasi orduko behatu zion arinki atea zaintzen zegoen guardia zibilari. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 99. orr.
Hiru lagun behar izan ziren Lucas mahaitik bajatzeko. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 67. orr.
Gauetako esnatze tupusteko haien ondorengo gure festak amaituak ziren, jakina, baina bestelako zirti-zartak ere oso bajatuak, eta ez nire gogo faltaz. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 103. orr.
Bere bizitzako azken hilabeteetan, osaba Juan bajatu egin zen erabat, eta hain nabarmena izan zen aldaketa non Lizek eta Sarak etengabe galdetzen zuten haren egoeraz: "Zer dauka Juanek? Orain ez digu ezer kontatzen". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 24. orr.
-Ez zekiat zer pasatzen zaidan, baina bajatu egin nauk zeharo, bai jaten eta bai ibiltzen-. Nekez hartu zuen arnasa, bero egiten zuen benetan. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 96. orr.
Ez zaik gaizki etorriko lan pixka bat egitea, tripa bajatzeko ere. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 136. orr.