Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zekien lapurrak ala bahitzaileak esan behar ote zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 388. orr.
«Hiltzaileak, bortxatzaileak eta bahitzaileak» amnistia honetatik kanpo geratuko direla zehaztu zuen. Berria - Mundua 2004-07-13
Alemanez egiten zuten, eta horrela jakin nuen nire bahitzaileak Otsoren morroiak zirela. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 345. orr.
Luxenburgoko poliziak umeak askatu eta bahitzailea hil egin duela argitu du. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 73. orr.
Hark sei egun egin zituen bahitzaileen esku. Berria - Gaiak 2004-06-18
Gaixo gizona, bere bahitzaileendako lan egitera hertsatua! Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 123. orr.
Ene bahitzaileek ordainik gabe utzi behar izan ninduten armagizonen eskuetan. herrialde arabiarretako hainbat agintari eta erlijiobururekin biltzeko eta eskatzeko bi kazetarien bahitzaileei presio egin diezaieten, hauek aske uzteko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 241. orr.
Hurbiltasuna egiten zait deigarria: jakitea, ni jolasean ibiltzen nintzen bazter haietan, handik metro gutxira neuzkala bahitua eta bahitzaileak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 115. orr.
Bahitzaileek milioi bat euroko bahisaria ere eskatu zuten. Berria - Mundua 2004-12-16
Krises Apoloren apaiz bat zen, bere alaba Kriseis bahitua berari itzultzeagatik bahi-ordaina eskaini zuena; haren bahitzaile Agamenonek eskaintzari uko egin zion. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 292. orr.
Hori entzunik, bahitzaileen nagusia, harrituta bezain harrotuta, eskarmentua eman nahi dio bere jendearen aurrean bahituari. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 163. orr.
AEBetako lehendakariak parte hartu zuen bahitzaileekin izandako negoziazioetan. Berria - Kultura 2004-02-18
Bidean, neska batek esaten die nora eraman duten Ginebra bahitzaileek: Gorre herrialdera. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 13. orr.
Bi bahitzaile albaniarrek Atenas erdigunera zihoan autobus bat bahitu zuten. Berria - Mundua 2004-12-16
Txinatarrak bahitzaile izugarriak dituk. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 126. orr.
Jaurlaritzako lehendakaria «bahitzaile errudun batekin, torturatzaile batekin biltzen tematuta» egon dela dio Carlos Urkijo PPko legebiltzarkideak. Berria - Euskal Herria 2006-04-28
Bahitzaile kriminal talde baten xantaia zitalaren aurrean Italiak batuta egon behar du. Berria - Mundua 2004-04-16
Olga Novok ustezko bahitzaileen aurpegiak ikusi zituen. Berria - Euskal Herria 2004-08-14
Irakeko Poliziak, bestalde, ustezko hiru bahitzaile atxilotu eta bahituta zegoen Hisham Kasim askatu dute. Berria - Mundua 2004-09-26
Italia guzia doluan ezarri du erraiteko maneran, Enzo Baldoni herri hortako kasetaria batere hobenik gabe hil baitute Irakian bahitzaile islamista batzuek. Herria 2004-09-02
Frantziaz eta Frantziako agintariez trufatzen zirela Irakiar bahitzaileak. Herria 2005-03-10
Beslango bahiketaren inguruan ikerketa publiko bat egitea baztertu eta «ume-bahitzaileekin» ez duela negoziatuko adierazi zuen atzo Errusiako presidente Vladimir Putinek. Berria - Mundua 2004-09-08
Geroago bere buruari gangster eta neska-bahitzaile deitu bazion ere, [...]. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 190. orr.
bahitzailea hil (3); bahitzaileak eta bahitua (3); nire bahitzaileek (3); ume bahitzaileekin (3); ustezko bahitzaileetako (3)