Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

badia (orobat bahia g.er. eta baia g.er.) 1 iz itsas golko txikia, ontziak babesteko balio duena.

Badia honek ez du grazia bat bera ere eskas; ixten duen ostertzari beha nagoenean, laua da; gora datorren mareari banago, itsasoa da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 24. orr.

Ferra ia zarratuaren tankerako badia batera sartuko zarete.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 245. orr.

Itsasbeherak lehorrean uzten du badiaren erdia eta bereizi egiten du Donostiatik, bera ere mundutik bereiz egonik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 108. orr.

Ferrya badiaren barren batean ezkutatu zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 45. orr.

Bere etxeko balkoitik badiara begira.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 24. orr.

Gauean, barandillan pausatuta dago Gabin, badiari begira, gogoetan.     «Kuskue tanden», 2004 - 208. orr.

Pasaiako badia, alde orotarik eta haize orotarik babestua, portu bikaina izanen litzateke.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 127. orr.

Pasaiako Badia biziberritzeak «portua handitzea» ekarri behar du.  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

Habanako badia inguratu ondoren, Cojimarrera hurbildu ginenean.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 142. orr.

"Ameliak Hudsoneko badian du portu", esaten dute.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 22. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Pasaiako kaboek ongi estuturiko badia ttipia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 147. orr.

Jauregiak atzean itsasoa zuen, maskor itxurako badia txiki biribil erdia, labarren artean mendeen indar eragileak eta haize bortitzak ebakia, hondar-harri bigun zuriduna.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 111. orr.

Morthond Haranak badia zabala osatzen zuen hegoaldeko haitz aldapatsuen parean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 68. orr.

Urrun entzuten zen, itsasoan edo urrunago, baita badia dragatuan ere, etxe ondotik igarotzen ziren tranbien zarata.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 85. orr.

Beren aitzinean, munduko badia famatuenetarik bat zuten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 137. orr.

Belardi ertzera iritsi eta beheko badiara begiratu zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 48. orr.

Patroiak, erregeen ingelesez gonbidatuko zaituzte barrura eta badia ikaragarri ederrera sartuko zarete, harkaitz beltz garaiak ia inguru guztian, sumendi hondatuaren aho barru horretan, eta fabrikara heldu orduko ulertuko duzu uraren gorria odola dela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 245. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

badia txiki (6); badiako ur (5); badian barrena (7); badiara begira (5); badiaren erdian (7); badiari begira (7); badiatik kanpo (4); cochinos badiako (4); donostiako badian (3); kontxako badia (4); kontxako badian (6); pasaiako badia (10); pasaiako badia berritzeko (3); pasaiako badian (3); txingudiko badiaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus