Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Niri ere hala esaten zidatean -segitu du Aitorrek-: tontoa, leloa, baboa... «Bizia lo», 2003 - 89. orr.
Baboa da, baina maltzurra. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 42. orr.
Elosegik luzatutako amua edozeinek heltzeko modukoa zen, babo hutsa izan ezean. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 139. orr.
Gehientsuenetan bakarrik joaten zen, zeren, aitaren ustetan, gu eta ama "gibel-handiak" ginen, "babo artaburuak" eta "beltzak". Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 13. orr.
Esan nian ezin ginela babo honetaz fidatu -esaten du Joanak, Joani ostera desafioka begiratuz-. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 132. orr.
Zer diok, babo hori, hori ez duk Garaikoetxea, Marcelino Oreja baizik! Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 13. orr.
-Jaso fusila, babo horrek! Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 110. orr.
Nola ausartzen haiz ni krudela naizela esatera, baboa halakoa? Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 12. orr.
-Joan bedi adarra jotzera Peppone baboari -oihukatu zuen-, ez niri. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 168. orr.
Egon apur batean, babo arraioa! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 185. orr.
"Babo ostia!" esan diote gero beste mutilek, "gaur erortzeko zorian zeudean eta kaka...". Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 145. orr.
Eta zer eta tuntun-ipurdi hau babo arraio horrekin maitemindu behar, aizu! Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 58. orr.
Rita serio ari zen bere kontakizunean eta ez neukan berriro baboarena egiteko asmorik. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 57. orr.
Zazpi orri, Ekonomi eta Ogasun Departamentuan ohi duten babo-hizkera hanpatuan. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 34. orr.
Pepponek babo aurpegia jarri zuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 205. orr.
Orain seme-alaba baboen eta koinatu ezdeusen arrastoen ondotik nabilek, Erkidegoko Gobernuaren eta Udalaren enpresa publikoetako bulegoetan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 94. orr.
Banekian hi bidaliko hinduela, edo, bestela, apaiz babo hori. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 193. orr.
Hegazti umeok, hegazti babook, hegatsez ezin duten hegazti ohi potolook, urrats laburrez ibiliko dira, euren ibilera barregarriarekin, balantzaka. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 261. orr.
Espezie baboa gurea, zenbat denbora galtzen dugu, deskubritzeko hainbeste gauza egonda! Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 16. orr.
Adar-jotze unibertsal baten biktima baboena sentitzen naiz. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 155. orr.
Bere barruko otsoa ezkutatu, eta turista xalo eta maitagarrienaren irribarre baboa agertu. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 182. orr.
Juan Bautistak erretzerakoan ohitura zuen babo baboa geratzekoa, putz egin eta keari begira. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 38. orr.
Haren irribarreak harrian zizelkatua zirudien, eta babo ukitu dezentea ematen zion. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 43. orr.
babo arraio (5); babo arraioa (7); babo hark (3); babo hori (9); babo horrek (5); babo hutsa (3)
baboa halakoa (6)