Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Babiloniar gudarosteak, ordea, erregearen ondoren joan eta Jerikoko lautadan harrapatu zuen. Elizen arteko biblia 2 Erg 25,5
Babiloniar astronomoen lanei jarraituz, berak ezarri zuen zirkulua 360°tan banatzen dela. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 174. orr.
Rab edo Rabbi (352-427), Surako Akademiako burua eta Babiloniar Talmudaren biltzaile nagusietako bat. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 238. orr.
Judatik Nabukodonosorrek deserritutakoen babiloniar gatibualdian, sortzen ari zen erlijio nagusi batentzat inkubagailua izan zen hiriburua, Beren aitzindari babiloniar eta egiptoarrengandik bereizteko, berriz, erabat ukatu zuten aski dela intuizioa egia matematikoak egiaztatzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 58. orr.
Zero babiloniarra izan zen Historiako lehen zeroa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 283. orr.
Batzuetan haurrek, ametsetan, upel edo treska baten aurrean soinekoa jasotzen dutelakoan, gorputzeko txiz guztia barreiatzen dute, tapiz babiloniar distiratsuak blaituz. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 289. orr.
Han, babiloniarren herrialdean, Kebar ibaiaren ondoan. Elizen arteko biblia Ez 1,1-3
Babiloniarrak jokora eman ziren. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 49. orr.
Idolo bat bazuten babiloniarrek, Bel deitzen zutena. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 180. orr.
Babiloniarrek zatikatu egin zituzten Jaunaren etxean zeuden brontzezko zutabeak, orgak eta uraska handia, eta Babiloniara eraman zuten brontzea. Elizen arteko biblia 2 Erg 25,13
Babiloniarrek, esaterako, ilargi egutegia zuten, 30 eguneko hamabi hilabetekoa. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 29. orr.
Gazte horiei Babiloniarren hizkera eta idazkera irakasteko agindu zuen; jauregiko janaritik eta edaritik emateko egunero. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 169. orr.