Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zergatik, eta justizia maitatzeagatik, kontzientzia garbi edukitzeagatik, alargun babesgabeei eta umezurtz errukarriei eskua luzatzeagatik! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 61. orr.
Haur gaixo babesgabe horiei. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 183. orr.
Emakume babesgabeei zintzurra moztu zenieten arkume errugabe bailiran. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 243. orr.
Haur babesgabe baten begiak ematen zuten, basakeriaren lainoak estalita. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 227. orr.
Herrialde babesgabeari erasotzea erabakiko duzu, harresi, ate eta morroilorik gabeko hirietan lasai eta seguru bizi den jendearen kontra joatea. Elizen arteko biblia Ez 38,11
Egungo idazleak suizida sozialak eta hiritar babesgabeak bilakatzen ari direla argudiatzen du. Berria - Kultura 2004-03-27
Sektoreko lan hitzarmena da langile babesgabeenen eskubideak defenditzeko tresna behinena. Berria - Ekonomia 2004-06-20
Osasunean eta familiako kide babesgabeenen zaintzan ere gutxiago inbertitzen du Espainiak. Berria - Ekonomia 2004-05-26
Indar guztiz bultzatu nahi zuen harmonia eta bakearen erresuma eta, batek jakin, agian ongizatearena ere bai, babesgabeengana hel zedin Harrezkero Estatu Batuen baitan "bi nazio" bereizi zituen: batetik, aberats eta pribilegiatuena eta bestetik, pobre eta babesgabeena. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 43. orr.
Jose Luis Madrazo Ezinduen eta Babesgabeen Arretarako zuzendariak azpimarratu zuenez, [...]. Berria - Euskal Herria 2004-11-20
Jose Luis Madrazo Gipuzkoako Diputazioko Ezinduen eta Babesgabeen Laguntzako zuzendari nagusiak azaldu duenez, [...]. Berria - Harian 2005-05-01
Israelek gure herri babesgabe, okupatu eta gogorki zigortuaren kontra eginiko benetako gerra krimenak dira hauek. Berria - Mundua 2004-05-19
Arrain txiki babesgabeen artean dabilen marrazo bat? Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 70. orr.
Ingurune hori ez baita batere egokia zelula bizi babesgabeak bizirik irauteko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 69. orr.
Eta "giriek" Gipuzkoa-Naparroa-Frantzia muga hirukoitzean daukaten Endarlatsako aurrepostu arriskutsu eta babesgabea aukeratu zian. Txillardegi «Putzu», 1999 - 22. orr.
Lurralde honetako toki babesgabeak miatzera etorri zarete zuek. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 117. orr.
Ordurako Mendebaldeko erasotzaileek ia galduak zituzten Sirian beren aitzindari-postu babesgabe guztiak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 220. orr.
Gaur ez omen dago lehenagoko negu luze haietako iluntze hura, denak etxera biltzen eta gaua abenturazaleen eta ezkutuko ekintzen esparru bihurtzen zuen ilunpe babesgabe hura. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 149. orr.
Ni babesgabe nengoen. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 44. orr.
Asko eta asko biluzik daude, gertaera ankerren aurrean, babesgabe. Berria - Kultura 2004-10-19
Txantxangorri aita-amak ere hantxe zeuden begira, ni bezain aztoratu eta babesgabe. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 10. orr.
Izan ere, gizakia, haurtzarotik irtendakoan, berehala ohartzen da babesgabe bizi beharko duela beti. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 42. orr.
Neska geldi geratu da, erruki eske, han dago, larri, babesgabe, bere borreroen asmo sadikoen menpe. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 49. orr.
Kalera irten orduko, whiskiaren eraginpetik at geratu zen, erabat babesgabe, eta dohakabetasun motel ikaragarri batek karraskatu zion barrena. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 173. orr.
Hor gelditu da Sion hiri ederra mahastian txabola eta meloi-sailean txosna bezain bakarti, etsaiz inguraturiko hiria bezain babesgabe. Elizen arteko biblia Is 1,8
Biluzik baino babesgabeago sentitu nuen neure burua. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 163. orr.
Hori dela eta, gizakiok babesgabeago jaiotzen gara, beste espezieko umeen aldean. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 264. orr.
Baina utz dezagun gai hau babesgabeko eremuan gauden bitartean! Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 50. orr.
babesgabe jaiotzen (3); babesgabe sentitzen (4); erabat babesgabe (4); hain babesgabe (4); haur babesgabe (4)