Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hurrak gozogintzan ere erabiltzen dira, azukregorrituta edota txokolatearekin nahastuta. ETC-entziklopedia Hur, Wikipedia
Garrarteko Angelines Catalak urteak daramatza bere produktuak Euskal Dendara eramaten, "azokan elikagaiak saltzen hasi zirenetik"; Olentzeroren irudia duten piruletak, karameluzko apaingarriak, turroiak eta produktu azukregorrituak saltzen ditu, besteak beste. ETC-prentsa Berria, 2012-12-08
Esparruko kale nagusiak karamelu usaina zuen, esparruko sarrerak ogi egin berriarena, esparrutik fabrikara bidea zeharkatzeak muxika beroena, fabrikako egurrezko hesiak intxaur azukregorrituena, fabrikako sarrerak nahaskiarena, jamak lurrundutako piperrena, zakartegiko zepak tomate-zoparena, hoztorreak alberjinia erreena, lurrun-hodien labirintoak banilla-hostopilarena. ETC-literatura, saiakera Hatsaren kulunka, Hertha Muller (Ibon Uribarri), Elkar, 2010
Han, hestebeteak eta urdaiazpikoak jarri ohi dituzte sabaitik zintzilik, eta almendra azukregorrituak, txokolate eta karamelu lodiak bitrina batean. ETC-literatura, saiakera Iragaitzaz -ilunbistan-, Pello Lizarralde, Erein, 2008
Almendra azukregorrituek ere zaletu dezente izan dituzte. ETC-prentsa Berria, 2008-12-09
Batetik almendra azukregorrituak saltzen dituen denda dago. ETC-prentsa Berria, 2008-09-17
Horretan ere, eskaintza askotarikoa da: txokolatea, gozokiak, etxean egindako jogurta, ogia, gazta, almendra azukregorrituak eta beste hainbat jaki daude eskura. ETC-prentsa Berria, 2014-12-06
Arbendol garrapiñatuak edo arbendol azukregorrituak, gordinik daudela, karamelizaturiko azukrez eginiko karameluzko estalki bat gehitzen zaien (alegia, azukregorritzen diren) arbendolei deritze. ETC-entziklopedia Arbendol garrapiñatuak, Wikipedia