Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aztalka 1 adlag zilipurdiak eginez.
Alferrik nindoan aztalka eta protestaka, indarrez erantzi zizkidan soinetik arropak, alferrik saiatzen nintzen ukabilaz haren gorputzera, haren aurpegira iristen, ur hotzez igurtzi zidan azal dardaratia. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 176. orr.
Aztalka eta zilipurdika ihes egin nahi izan nuen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 235. orr.
Zoruan aztalka ari zen, ume bat bezala. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 177. orr.
2 iz zilipurdia. ik aztalkada.
Haren makakorroak eta haren aztalkak, espaloian dendakoek ama laster etorriko dela agindu eta sinetsarazi dioten arte. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 125. orr.