Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Denbora anitz iragan zen hura atera artean, eta egin zuenean, buru gainetik aztaletarainoko kapa batez estali figura batekin zetorren. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 270. orr.
Erran behar zen ohea zaplastatu zioten gehienek, izaera eta gorputzaren ahalkean ihalozka, aztal-ukaldi batez ito zutela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 135. orr.
Eguerdiko salda ez zen etxekoaren aztalera heltzen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 127. orr.
Harritu nintzen jakitearekin aztaletan norbait banuela barrandan. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 87. orr.
Eta berdin gaur egun, Unamunoren aztalera heltzen ez direlako aipatuko ez ditugun izpiritu zabal eta "liberal" batzuen ahotan? Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 71. orr.
Mariak, aztalen gainean eseri, eta luzaro aztertu zuen biribila, arreta handiz: etsi egin behar izan zuen, hala ere, ez zela inolako irtenbiderik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 222. orr.
Gorputzak arin-arin egiten dute igeri: alegia, lanazko atorra luze batzuekin belaunetarainokoak, aztalak agerian. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 23. orr.
Halaxe ageri zen Sabeth nire gainean, edo nire aldamenean, hobeto esanda: lehenik bere espartinak, gero bere aztal biluziak, eta izterrak, ikuspegi murriztu hartan ere lirain askoak, ondoren bere pelbis galtza bakero atezatuetan hertsia; esku biak patriketan sartuak, zutik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 172. orr.
Ez nuen gehiago indarrik, zangozola odoletan nuen, aztal beharriak bihurtuak, ezker belauna guduan kolpatua eta orai hauntua, ez nintuen gehiago atxikitzen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 113. orr.
Eta kasu emateko oihan eta larreetan, zango-aztalak marruskaduraz beterik ekarri baitzituen lehengo asteburuan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 163. orr.
Gavin Brett protestante gaztea hil zen eta haren adiskide min katoliko gazte bat aztal-belarrian zauritu, Glenglormley aldean, Belfast iparraldean. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-07-31
Mixelek erakutsi zizkieten lepoa, eskumuturrak, aztal belarriak. ETC-literatura, saiakera Bihotz ebatsiak, Pierre Mestrot, Maiatz, 2017
Giza anatomian, orkatila, aztal-belarri edo axiroina oina eta hanka lotzen diren tokian eratutako artikulazioa da. Hiru hezurrek osatzen dute: Tibia, peronea eta tortolos astragalo edo tortolosa. ETC-entziklopedia Orkatila, Wikipedia
Eta hau ez da aztalak jatea, baizik gauzei bere izena ematea. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 121. orr.
Jendea besteri aztalak jaten abila eta prestua dela edonon ere! J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 165. orr.
Listoni aztalak jaten zizkion: "Itsusia da eta ni aldiz, ederra". Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 284. orr.