Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azpiegitura iz ageriko egiturari eusten dion oinarria, hura datzan egitura ezkutua.

Baina haiek, oro har, barne-garraioak ziren; herrialdearen garapena bultzatu zuten eta industriaren azpiegitura eraikitzeko erabili ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.

"Nola-halako" azpiegitura bat badago, beraz, baina ezer gutxi Mozanbike osoan 19 milioi lagun bizi direla kontuan hartuta.  Berria - Gaiak   2004-06-15

Horrela hasi ginen bilerak egiten; hasieran, azpiegitura-kontuak konpontzeko, hau da, etxea eta bizibidea nola bilatu, batez ere.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 193. orr.

Sendoa da euskararen azpiegitura ere.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 72. orr.

Auzapezak mandatu erdiko bilduma egin du, bizitegiak, lan postuen egoera, bizitza kulturala, garraioak eta hainbat azpiegitura aipatuz.  Herria   2005-11-03

Euskaltzaindiak lan egiteko azpiegitura ederra du, beste erakunde ofizialetan nekez aurki daitekeen azpiegitura malgua, eta hori arras gauza ona da.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 126. orr.

Beste zeregin lodietakoa, mantenimentuarena da: behatokien eta klimatologia hornituko duen azpiegitura sarearen zaintza, alegia.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 185. orr.

Gaur egun, "garapena" esanez gero edozein gauza uler dezakegu ia-ia; bai azpiegitura handi bat eraikitzea bai indigena masai batek sakelako telefono bat izatea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 43. orr.

Zenbait azpiegitura elektriko, ostera, itxi egingo dira, baina gasezko ziklo konbinatuko lantegi berriekin ordezkatzea erabaki dute.  Berria - Ekonomia   2004-12-29

Apaiza atxilotu, eta haren bidez atxilotu zuten azpikeriaz ari zen gezurrezko milizianoa ere; eta, falangistek ihes egin bazuten ere, haien azpiegitura guztia geratu zen deuseztuta.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 14. orr.

Emakumezkoek, azpiegitura politikoetatik kanpo edo urruti daudenez, gatazkak konpontzeko proposamen eta konponbide berriak egiteko askatasun osoa dute.  Berria - Euskal Herria   2006-03-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azpiegitura aldetik (9); azpiegitura arazo (3); azpiegitura arazoak (3); azpiegitura asko (4); azpiegitura bat (11); azpiegitura batzuk (3); azpiegitura berri (7); azpiegitura berria (5); azpiegitura berriak (13); azpiegitura berrien (3); azpiegitura da (3); azpiegitura egokia (8); azpiegitura egokiak (4); azpiegitura eraikitzeko (3); azpiegitura erraldoi (5); azpiegitura erraldoiak (3); azpiegitura eskasak (4); azpiegitura falta (3); azpiegitura gehiago (7); azpiegitura guztiak (6); azpiegitura handi (3); azpiegitura handiak (5); azpiegitura handien (8); azpiegitura hobeak (3); azpiegitura hori (4); azpiegitura horiek (11); azpiegitura horrek (5); azpiegitura horrekin (3); azpiegitura horren (7); azpiegitura plan (3); azpiegitura publikoak (3)

beharrezko azpiegitura (3); bere azpiegitura (3); beste azpiegitura (4); bezalako azpiegitura (3); da azpiegitura (3); den azpiegitura (6); diren azpiegitura (6); diren zenbait azpiegitura (3); ditugun azpiegitura (3); du azpiegitura (3); duen azpiegitura (13); dute azpiegitura (5); duten azpiegitura (3); egiteko azpiegitura (4); espainiako azpiegitura idazkari (3); etaren azpiegitura (3); etarentzat azpiegitura (3); garraio azpiegitura (4); hainbat azpiegitura (10); horrelako azpiegitura (3); kirol azpiegitura (7); kultur azpiegitura (5); ministerioko azpiegitura (3); zuten azpiegitura (3)

azpiegiturak egiteko (4); azpiegiturak eraikitzeko (4); azpiegiturak ere (3); azpiegiturak euskal y (5); azpiegiturak ez (6); azpiegiturak garatzeko (6); azpiegiturak hobetzeko (5); azpiegiturak oso (3); behar diren azpiegiturak (3); beharrezko azpiegiturak (4); dituen azpiegiturak (3); dituzten azpiegiturak (3); kultur azpiegiturak (3)

azpiegiturarik ez (6)

azpiegiturei dagokienez (4)

garraio azpiegiturek (3)

azpiegituren aldetik (3); azpiegituren aurkako erasoak (3); azpiegituren inguruan (3); azpiegituren inguruko (3); azpiegituren kudeatzailea (3); azpiegituren plan (3); espainiako trenbide azpiegituren (3); garraio azpiegituren (4); gipuzkoako bide azpiegituren (3); kultur azpiegituren (3); petrolio azpiegituren aurkako (3)

azpiegituretan ere (4)

bide azpiegituretarako diputatuak (4); espainiako azpiegituretarako estatu (4); gipuzkoako bide azpiegituretarako (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus